inprimatu
Igelak errege eskatzen
Izenburua:
Igelak errege eskatzen
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
529-531

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Igelak errege eskatzen

 

Samaniego

 

 Abere mot bakoitzak,

 Lengo denboretan,

 Erregea bazuten

 Toki guzietan.

 Gabetanika zeuden

 Igelak bakarrik,

 Zeren ozta ziraden

 Irteten loietik,

 Eta ez da atsegin,

 Naiz izan errege,

 Bizitzea loipean

 Andik irten bage.

 Igel gaisoak zeuden

 Arras lotsaturik,

 Iñork ez zielako

 Egiten kasorik.

 Biltzen dira guziak

 Beren batzarrean,

 Eta diote, guazen

 Jartzera aurrean

 Jupiter andiari,

 Eta esatera,

 Jauna, gatoz zugana

 Errege eskatzera;

 Abere mot bakoitzak

 Izanik berea,

 Guk ere nai genduke

 Albalitz gurea.

 Jupiterrek, mugituz

 Noizik bein burua,

 Aditu omen zien

 Beren erregea,

 Far irria egiñaz,

 Zeren ez zekiten

 Igel choriburuak

 Zer eskatzen zuten:

 Bada bizi ziraden

 Elkarren artean,

 Kantatu eta josta,

 Ederki pakean.

 Esan omen zioten

 Beren Jaungoikoak,

 Ez zaiteztela izan

 Arren ain choroak;

 Zeren ez da munduan

 Zori onagorik,

 Nola dan bizitzea

 Buru gabetanik.

 Badezute non bizi,

 Zer jana, pakea,

 ¿Zertako nai dezute

 Orain erregea?

 Gaiztoak bear dute,

 Ez dago dudarik,

 Elkar ill ez dezaten

 Buru gabetanik,

 Baña izanik ona

 Zuen familia,

 ¿Zer deabrutarako

 Du agintaria?

 Jauna, eranzun zuten,

 Badute besteak,

 Eta lotsatzen gaitu

 Guk ez izateak;

 Ez gera guchiago

 Noski ayek baño;

 Lotsarik asko izan

 Degu oraindaño.

 Ori orrela bada,

 Dio Jupiterrek,

 Faltarik ez dizute

 Egingo erregek.

 Au esan ondorean,

 Orra non batetan

 Zerutik zingirara

 Zerbait erortzen dan,

 Ematen duelarik

 Alako kolpea,

 Non galtzen duten arras

 Igelak kordea.

 Piska bana ikara

 Pasa ondorean,

 Eta ezaguera

 Etorri zanean,

 Lasterka an dijoaz

 Sartzera lenbaitlen,

 Guchienaz kana bi,

 Loiean barrenen.

 Zortzi egun ayetan

 Ez zan bat bakarrik

 Loietik irtetera

 Atrebitzen zanik.

 Noiz bait irteten da bat,

 Eta dio, tat, tat,

 Erregetzat diagu

 Egur puska andi bat.

 Ikusi zutenean

 Ziola egia,

 ¡Nork esan aien lotsa

 Ta errabia!

 Badijoaz lasterka

 Jupiterren billa,

 Eta esaten diote:

 Jauna, eskermilla;

 Gaur bidaldu diguzun

 Errege prestua,

 Da itsua ta gorra,

 Gañera mutua:

 Beste bat nai genuke

 Ernaia, bizia,

 Jendiari agintzen

 Ongi ikasia.

 Zoazte ortika, zoazte,

 Die eranzuten,

 Berdin ez dakizute

 Zer darabilzuten':

 Bidaltzen die bada

 Beste erregea,

 Zeña zan amar kana

 Luze zan sugea.

 Zingiran sartu eta

 Asi zan batetan,

 Igelai jarraika,

 Arrapa eta jan.

 An dijoaz iges

 Bera eta gora,

 Batzuek loi azpira,

 Besteak kanpora.

 Madarikatzen dute

 Guztiak errege,

 Obeto ziralako

 Agintari bage.

 Onela oi dirade

 Choroen kontuak,

 Ez die farra gaizki

 Egiten munduak.

 Ongi geran orduan,

 Obeto nai degu,

 Galdu ta gero ona

 Ezagutzen degu;

 Baña nola orduan

 Ez degun prochurik,

 Ez oi zaigu gelditzen

 Damua besterik.

 


inprimatu