inprimatu
Eche-arratoya eta soro-arratoya
Izenburua:
Eche-arratoya eta soro-arratoya
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Arrese Beitia, Felipe)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
379-381

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Eche-arratoya eta soro-arratoya

 

Samaniego

 

 Soro-arratoi batek

 Eche-arratoya

 Ikusi zuen lodi,

 Gizen eta joya.

 Adiskidea, dio

 Bertatik esaten:

 Zure mardultasunak

 Guztiz nau arritzen;

 Nonbait ongi ona da

 Daukazun biziya;

 Egia esateko,

 Dizut inbidiya.

 Nere bizimodua

 Jakin nai badezu,

 Erantzuten dio ark,

 Zurea esazu.

 Ni, dio sorokoak,

 Zelaiz-zelai nabill,

 Ale bat edo beste

 Ote dezadan bill.

 Askotan biurtzen naiz

 Zulora lerturik,

 Alecho bat bakarra

 Bildu gabetanik.

 Orduan jaten ditut

 Belarren sustrayak,

 Eta izaten ditut

 Sabel-errabiyak;

 Nere bizimodua

 Orra, adiskidea:

 Orain jakin bear det

 Nik ere zurea.

 Arrazoya daukazu,

 Dio eranzuten,

 Eta asitzen zayo

 Onela esaten:

 Zure bi sayetsetan

 Det ongi ikusi

 Ase eta betean

 Ez zerala bizi:

 Argia agiri da

 Batetik bestera,

 Negu onetan zoaz

 Goseak iltzera.

 Eroen kontua da

 Nekez bizitzea;

 Zurrena neke gabe

 Tripa betetzea.

 Sinistatu nazazu,

 Nik, adiskidea,

 Oraindika ez dakit

 Zer dan nekatzea.

 Bizkitartean nago

 Beti uguiturik,

 Jan baño jan naiago,

 Eta ezin janik.

 Atoz, ikus dezazun

 Nola nik echea

 Goitik bera daukadan

 Janariz betea.

 An daukatzit zinzilik

 Gazta Flandeskoak;

 Odolkiak, lukainkak,

 Eta chorizoak.

 Bakarrik nago eta

 Nai nuke laguna,

 Igarotzeko pozez

 Jostatzen eguna.

 Ozta soro-arratoyak

 Zuen au aditu,

 Berealase zion

 Atzetik jarraitu,

 Echera ziranean

 Elkarren ondotik,

 Sartu ziran despensan

 Katuen chulotik,

 Sorokoak ozta du

 Goratzen burua,

 Uste du ikusitzen

 Duela zerua.

 ¿Zer da au? dio ojuka,

 ¡Au bai dala mauka!

 ¿Onelako fortuna

 Munduan nork dauka?

 Pozez eroturika,

 Trast, salto batean,

 Igo, eta jartzen da

 Lukainken gañean.

 Jan eta jan ari da,

 Eziñ uguiturik,

 Ez du iñork ikusi

 Alako jalerik.

 Onela ari dala

 Sabela betetzen,

 Katuaren miauak

 Dirade aditzen.

 Aditu bezin laster,

 Eta salto bian,

 Echeko arratoya

 Sartzen da kabian.

 Ura ikusi eta,

 Gero sorokoa

 Lasterka ondotika

 Argana dijoa.

 Nai baño nekezago

 Sartu zan chulotik,

 Zeren sabela zeukan

 Lukainkaz beterik.

 Ikusten du laguna

 Ikaraz betea,

 Neke andiarekin

 Artzen asnasea.

 ¿Zer da, esaten dio,

 Zer da beldur ori?

 ¿Zer gertatzen zaik mutill?

 Esan zadak niri.

 Asnas eziñ arturik,

 Dio eranzuten:

 ¿Katuaren miauak

 Ez dituk aditzen?

 Badituk lau echean,

 Lauak eiztariyak,

 Oyek jan zizkidatek

 Nere bost anayak.

 Begira zak nola nik

 Daukadan buztana,

 Erdiya larratua,

 Beste erdiya jana.

 Doi doya egun batez

 Nian iges egiñ,

 Kontentu gelditu nak

 Onenbesterekiñ.

 Geroztik galtzen diat

 Osoro burua,

 Aditzen dedanean

 Katuen miaua.

 Au enzun zuenean,

 Dio sorokoak,

 Maiz badira ikara

 Gaur bezalakoak,

 Oa mutill nai badek

 Deabru echera,

 Nayago diat nik joan

 Sustrayak jatera.

 Gabaz irtenik joan zan,

 Esanaz bidean,

 Peligrotika libre

 Arkitu zanean:

 Obe diat nik askoz

 Pobreza pakean,

 Ez aberastasuna

 Ikaren artean.

 


inprimatu