inprimatu
Chakur biak
Izenburua:
Chakur biak
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
22-23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Chakur biak

 

Samaniego

 

 Sultan zan zakur ausart

 Guztizko jalea,

 Batez ere ariki

 Gizenen zalea.

 Izter lodi andi bat

 Bein uste kabean,

 Nagusiari zion

 Ostu bere echean.

 Pinto, aren laguna,

 Ez jale chikia,

 Zokoz-zoko zebillen

 Galdurik guztia,

 Sultanen billa, eta

 Sukal bazterrean

 Noizbait topatu zuen,

 Etziñik lurrean,

 Ari izterra jaten

 Alegin guztian,

 Arturikan aurreko

 Bi oñen erdian.

 Beldurrez ez ziola

 Utziko pakean,

 Marmar asi zan Sultan

 Pinto ikustean,

 Begiak armaturik,

 Jasorik sudurra,

 Letagidaz puskatzen

 Zuela ezurra.

 Pinto asitzen zaio

 Bertatik galdetzen,

 ¿Zer deabrukeria

 Ari aiz egiten?

 ¿Zeñek burutara dik

 Eche mot onetan

 Astea orren fresko,

 Pinto, lapurretan?

 ¿Ez aiz oroitzen zenbat

 Nausiak nai digun?

 ¿Gurekin dabillela

 Jostatzen gau ta egun?

 Ez duela beñere

 Jaten mokadurik

 Aurrena gu biyoi

 Eman gabetanik?

 Nausiari diozkak

 Ematen eskerrak,

 Despensatik oztuaz

 Arien izterrak?

 Onelako pagurik

 Ez dik ark merezi;

 Bertatikan bear dek

 Izter ori utzi;

 Zakurrak izan beiak

 Leiala, prestua,

 Edo ez dek zakurra,

 Baizikan katua.

 Bertatik segitzeko

 Ire konsejua,

 Zeña ikusten diat

 Dala chit justua,

 Pinto, dio Sultanek,

 Galdecho bat iri

 Egin beaiat orain;

 Esan zadak niri;

 ¿Baldin ari izter au

 Utzitzen badet nik,

 Pinto, nere maitea,

 Ez aldek jango ik?

 Besteri konsejua

 Nai dionak eman,

 Lenaz ikusi beiak

 Bera premian dan.

 


inprimatu