inprimatu
Atsoa eta arkakusoa
Izenburua:
Atsoa eta arkakusoa
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
361-362

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Atsoa eta arkakusoa

 

Samaniego

 

 Gure goiko bizitzan

 Bizi zan atsoa

 Zan elizarakoia

 Zan Jaungoikozkoa.

 Beti mar-mar zegoan

 Echean, elizan,

 Beti paternosterrak

 Esaten ari zan.

 Ez zituen utzitzen

 Zer nai gerta zedin,

 Naiz katarroa izan,

 Naiz sabelean miñ,

 Egunoroko meza,

 Errosarioa,

 Eta bezper-ondoren

 Zan kalbarioa;

 Baña zuen gaisoak

 Eraman chikia,

 Edozein gauzak zuen

 Estutzen guztia.

 Egun batez ari zan

 Errabiz atsoa

 Ezin arrapaturik

 Gonan kukusoa;

 Zital orrek ez dirak,

 Zegoan esaten,

 Oean, ez kanpoan,

 Pakerik ematen;

 Ez diat igarotzen

 Beñere egunik

 Jaungoikoari otoitz

 Egin gabetanik,

 Ire ortzetatika

 Utzi nazan arren

 Ala, edo onela,

 Ni libre lenbaitlen.

 Itz oiek aditzean

 Nengoan pensatzen

 Zer gauzak Jainkoari

 Zaiozkan eskatzen.

 Sentitzen det onetan

 Negar inziria,

 Lasterka noa gora;

 Odolez bustia

 Topatzen det atsoa

 Etziñik lurrean,

 Alkitik eroria

 Sukal-bazterrean.

 Salto egiñ ondoren

 Gonatika gora,

 Arkakuso gaiztoa

 Igo zan lepora.

 Atzera egin nairik

 Iges egiteko,

 Eta gero lurrean

 Oñakin iltzeko,

 Erori ta jo zuan

 Erruz su-burnia,

 Eta idiki zion

 Buruan zauria.

 ¡Orduko aren oju

 Eta deadarrak!

 ¡Gañera ark egiten

 Zituen negarrak!

 Ordu bi guchienaz

 Egon zan onela;

 Zirudien larrua

 Kentzen ziotela.

 Negarrak utzi eta

 Asten da atsoa,

 Arra eta demoka,

 Zeren kukusoa

 Igesi joan zitzaion,

 Eta arratsean

 Beldur zan izan zezan

 Berekiñ oean.

 Au da gertatzen dana

 Kristau askorekiñ,

 Ezin duten orduan

 Nai dutena egin;

 Baña engañatutzen

 Dirade gaisoak,

 Gizonak, agureak,

 Andreak, atsoak,

 Baldiñ uste badute

 Gure Jaungoikoak

 Entzungo dituela

 Aien errezoak,

 Igesi bidaltzeko

 Udan kukusoak,

 Ez badira garbitzen

 Echeko zokoak.

 Gure otoitzak dira

 Gauza chit ederrak,

 Ez ordea-bagera

 Otoitzle alferrak.

 Errezoak egiten

 Diran bitartean,

 Jardun bear du beti

 Bakoitzak lanean.

 Ezbadegu ereiten

 Soroan azia,

 Ez zaigu etorriko

 Zerutik garia;

 Eta badaukatzigu

 Zikiñak zokoak,

 Ez zaizkigu faltako

 Chimich-kukusoak.

 


inprimatu