Ama seme-en negarrak
Andatz-mendi
Amak.
Errukitutzen naiz ni
Bete naiz samiņez
Jogaitu ez bearrak
Gu ala bearrez
Bizitu izan gera
Zu ta ni bai pozez
Beltzetara jun ziņan
Ni urtzen negarrez.
Semeak.
Bidezkua da bada
Negar egitia
Guda baņo naiago
Genduke pakia
Arrisku aundikua
Bizia galtzia
Errukituko alda
Jaungoiko maitia.
Amak.
Jaungoiko Jauna'gana
Ustea eduki
Txikirik ikasia
Zerade ederki
Maiz altxatu biotza
Otoitz eiņ berari
Bukaera ipiņi
Dezaion gudari.
Semeak.
Ardiaren erruba
Bildotsak darama
Zigorrada erori
Zaigu guregana
Aleginduta ere
Badaukagu lana
Ez dakit noiz juango
Naizan zuregana.
Amak.
Lenbizi Jaungoikua
Nik uste dedanez
Biar degu maitatu
Ikasi degunez
Biotza zuregana
Dijoakit berez
Bi pitza egiņ gabe
Ez dago Txiterrez.
Semeak.
Norbait arkitzen bada
Amaren onduan
Ez degu ezagutzen
Norekiņ daguan
Ilda edo urruti
Jartzen dan orduan
Igartzen dio amak
Zer balio duan.
|