inprimatu
Astoa eta cherria
Izenburua:
Astoa eta cherria
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(ik. Arrese Beitia, Felipe)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
330-331

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Astoa eta cherria

 

Samaniego

 

 Asto bat bizi oizan

 Ukullu batean,

 Eta cherri bat berriz

 Aren bazterrean.

 Cherriari astoak

 Zion enbidia,

 Zeren askoz obea

 Zan aren bizia.

 Ori, esaten zuen,

 Dago uguiturik,

 Ez dezake ezer jan,

 Ez badu iriñik;

 Ni berriz emen nago

 Gosez idikirik,

 Majaderan ez daukat

 Lastoaren piskik.

 Noizik bein baldin badet

 Milliskatzen zaia,

 Iduritzen zait dala

 Orduan eztaia.

 Goizetik arratsera

 Oi da aren lana,

 Tripa ezin jasoa,

 Ezer ezin jana.

 Ni beti narabilte

 Arras zamaturik,

 Indarrak galdu eta

 Ezin iguiturik.

 Atz egiten diote

 Ari bizkarrean,

 ¡Maitechoa! esanaz,

 Jana ematean;

 Ni zamaren azpian

 Ez naute urriki,

 Beaituzte egunean

 Neretzat makil bi;

 Zenbat eta daukadan

 Indar guchiago.

 Anbat eta gañean

 Det golpe geiago,

 An oi zan astoaren

 Betiko itzkuntza,

 Jainkoari esanaz:

 ¡Indazu laguntza!

 Ostegun gizen egun

 Deritzan goizean,

 Golpeka asten dira

 Echeko atean;

 Esnatzen da astoa,

 Eta du ikusten

 Arakiña barrena

 Deadarka sartzen,

 Esanaz: guazen, guazen

 ¿Non dago cherria?

 Neskamea arturik

 Eskuan pazia,

 Asten da idikitzen

 Gaisoari eia,

 Irteten da cherria

 Doi-doya eietik,

 Artzen du arakiñak

 Belarrietatik,

 Eta ematen dio

 Urte bi baño len,

 Eriotza gogorra,

 Zeren dagoen gizen.

 ¡Nork esan astoaren

 Beldur laborria,

 Noiz allegatuko zan

 Beraren aldia!

 Burutik oñetara

 Izerdiz bustirik,

 An zegoan gaisoa

 Chokoan isillik.

 Irten zan bada noizbait

 Gure arakiña,

 Eta akabatu zan

 Astoaren miña.

 Orduan esan zuen

 Bere barrenean:

 ¡Jainkoari eskerrak

 Bizi naizenean!

 Nik nere lagunari

 Enbidia nion,

 Nere patua opa

 Iñori ez nion;

 Ez det nik ondo jan nai,

 Ez det nai iriñik,

 Baldin ill bear bada

 Orrela gazterik.

 Betoz nere gañera

 Amar milla makill,

 Askoz naiago det nik

 Onela zarrik ill.

 Berdin ikusia da

 Ez da atsegiñik,

 Mundu onetan iñon

 Zerbait gabetanik.

 


inprimatu