inprimatu
Asto buru-gogorra
Izenburua:
Asto buru-gogorra
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
74-75

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Asto buru-gogorra

 

Samaniego

 

 Asto bat zebillen bein

 Bazkatzen larrean

 Bururaño estaltzen

 Zuen belarrean.

 Ain zegoan kontentu

 Gure aberea,

 Non dagoan Chinako

 Enperadorea.

 Belarrez ase, eta

 Egiñaz arrantza,

 Guztia zan arentzat

 Festa, eta dantza.

 Lepoa luzaturik,

 Bi belarriak zut,

 Arrantzaka ikusten

 Derala uste dut.

 Onela dabillela

 Batetik bestera,

 Oroitu gabetanik

 Joateaz echera.

 Noizik bein luze-luze

 Etziñik larrean,

 Tripaz gora jarririk,

 Zankoak airean,

 Orrontz-onontz jiraka,

 Zan gorputz guztia

 Gelditzen zitzaiola

 Autsez estalia,

 Akabatzen zuela

 Azkenean festa

 Tronpeta joaz, nola

 Esan bear ez da;

 Onela dabillela

 Astoa mendian,

 Nausia ikusten du,

 Ez chit urrutian,

 Deituaz: pocho, pocho,

 Atorkit onera,

 Etsaiak dijoazkik

 Or ire gañera;

 ¿Ez aldituk aditzen

 Tronpet-atabalak,

 Eta chistuka orrontz

 Dijoazen balak?

 Ator onontz lasterka,

 Edo aiz galdua,

 Ukulluan an daukak

 Toki segurua.

 Pocho sasi tartean

 An dabil bazkatzen,

 Nausiari kasorik

 Ez dio egiten.

 Egur bat artu eta

 An dijoakio,

 Eta burutik bera

 Erasotzen dio,

 Esaten diolarik,

 Esker gabekoa,

 ¿Nik oju egiñ eta

 I igesi oa?

 Asto madarikatu,

 Zar, buru gogorra,

 ¿Noiz ezkero egiñaiz

 I neretzat gorra?

 ¡Ez dituk bizi ire

 Aita ta aitona,

 Ezagutzen zutenak

 Beren zoriona!

 Guazen, guazen emendik,

 Guazemak echera,

 Merezi ez dek baña,

 Otea jatera.

 Astoak nausiari

 Dio eranzuten:

 Pensamentu bat orain

 Nengoan egiten.

 ¿Arrapatzen banaute

 Ni emen etsaiak,

 Gaitzik egingo ditet

 Aien asta-zaiak?

 ¿Edo aien mendean

 Gelditzen banaiz ni,

 Ifiñiko dizkitet

 Gañean chalma bi?

 Ni bezalakoentzat,

 Nere nagusia,

 Nere ustez etsaia

 Da mundu guzia.

 Patu gaiztoarekin

 Danean bat jaio,

 An edo emen bizi

 Oro-oro bat zaio;

 Eta gerra denboran

 Ezer ez izanik,

 Ez oidu aberatsak

 Duten ikararik.

 


inprimatu