inprimatu
Zaldiko beltza
Izenburua:
Zaldiko beltza
Sinadura:
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
181.zk.
Orrialdea:
5

Zaldiko beltza

 

Salaberry, E.

 

 «Gothor» zuten azpikoek, urguluz izendatu.

 Gerria hertsi eta chut, bizkorra gainez zabal,

 Zoldirat iragain eta, bertzek emaiten aphal!...

 Bortu behar, gizon arau, zuen ezin hautatu.

 

 Indarrak hezi beharrez, besta goiz egunkari,

 Lakhet zaion zezen bati, hurbiltzea gostuan

 Eta adarretik lothuz, bat-betako jauzian

 Lurrerat ourtikhitzeo, mige chume iduri.

 

 Bainan egun «Gothor», pizu jautsiren da zalditik,

 Zerbeit ezin-jasain zainak, dauka beheiti kunkur,

 Ichta zainek huts egiten, lehen aldikotz uzkur,

 Botatzen du lantza, hitz bat jalgi gabe ahotik.

 

 Zangoa zangoari jarraik, ba doha ostaturat,

 Hasten jaun haundi deneten, zahagieri ahoz,

 Buruz haren erroperat, galkatzen baita ornoz...

 Nehor ez du gomitatzen, berekin jostatzerat.

 

 Amets khechuan bizi da, aratsaldetik «Gothor»

 Othe Jesus hila zenetz igorri dute behin...

 Soldado dana, soldado-erranak behar egin...

 Jarraiki-eta hitzari, ez du zen izan mokhor.

 

 Bainan ikustearekin, zamarian jarria,

 Guduak hasi zaizkio, dena ongi ethorri.

 Goichtoen gaichto urhatsak, usu dira galgarri.

 Jalgi zaio sabeletik, herraren egarria.

 

 Den behar mikorik gabe, hila Jesus izanez,

 Lantzaz erditik bihotza, ez dakoia zilhotu?

 Odol churi hirur chorta, doi-doi handik lerratu.

 Basarat baitake eror, gizona zorigaitzez.

 

 Itzul eta itzul loa, andotik bethi ihes,

 Azkenean barrokirat, jousten da samurturik,

 Bedere adichkide bat, leian bada segurrik,

 Sartu orduko beharra, han du ondoan trebes.

 

 Haren zamariak ez du, bilo bat ere churi

 Ikatz pilot bezain laster, begiak su burrustan

 Ba doha zelhaietarik, mendirat zalapartan

 Nagusiaren oldarra, besoetan ageri...

 

 «Gothor» heltzearekilan, Jesusen kurutzaret

 Berdin zaitakeen khaldan Juduak huiotzale

 Orai dabil bidez bide, huntza akulatzale,

 Haren oihuak bortchatzen, eginez orhoitzezrat.

 

 Zalditik ezin jauts; nehoiz, zalditik ez jaus nahi

 Izardia churrupitan, begitartea ilhun,

 Finkatu zaio gogoan, izan girena egun,

 Hura girela izanen, mendeak-mende: bethi.

 

 Haizea ari delarik-maldak ezti boleza!...

 Negu murritz samurrean, etcheari zafraka,

 Haurra dago iziturik, leihorat so behaka

 Heia agertuko zaion, «Gothor» zaldizko beltza...

 


inprimatu