inprimatu
Maiatzaren lehena
Izenburua:
Maiatzaren lehena
Sinadura:
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
405.zk.
Orrialdea:
1

Maiatzaren lehena

 

Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)

 

 1

 

 Maiatzaren egun lehena...

 Birjina garbiaren hilabetheko lehen eguna.

 Josepe Sainduaren bozkariozko besta-orena.

 Egun berechi, lanaren ohoratzeko berechia.

 Egun, langilek beren oldarraz irabazia.

 Maiatzaren egun maitagarri, lehena.

 

 2

 

 Birjina garbiak, etche tchar izpi batetako andere.

 Birjina garbiak lanean eman du bere bizia,

 Iduri eskualdun etchekandere goizean goiz jeikia;

 Eta Josepe Saindua ,aizkora handia eskuan,

 Jo eta jo ari izan da, orga zaharrak ezin berrituz,

 izerdi chortak merke, Nazareteko zurgintegian.

 

 3

 

 Birjina eta Josepe bezala, haste-hastetik,

 Gizona, munduan ernatu deneko eta hezurrez zabaldu,

 Bere sailari hasi da, errabia gaitzean langilea...

 Jaungoikoak errana Zion: «Lurra uzten dut zure gain;

 Gogorra da, zaila, idorra, ezazol eta hez-gaitz:

 Zure gain emaiten dut, burura dezagan ene ildoa.

 

 4

 

 Hasi da harraskan, gizon langilea,

 Berekin uztarten dituela idia eta behorra;

 Berekin uztartzen haizearen hegala eta uraren jauzia;

 Ichtaklok eman da langilea ikatz mandoaren gainean;

 Ziztaka jauz-arazi ditu beren bidetik atomaren pikorrak,

 Orok lauzka zezaten, Jaunak nahiaren arabera.

 

 5

 

 Emeki-emeki lurra apaindurik ezarri langileak;

 Garhaitu: bainan luzaz ez ardietsi jin uztatik berea;

 Ez ukan : eta ondar mendea ez zakoia izan guziz zorrotza

 Haren ahurrak legundu du lur kazkarra;

 Bainan lur kazkarrak igatu beren ahurra:

 Goseak ez hiltzea, horra zer zen langilearen bizitzea.

 

 6

 

 Maiatzaren lehen egun eztia,

 Ehun urthez aditu ditutzu langilen oihu-garrasiak,

 Heien hasarrea hedoi gorri bat bezala zure inguruan!

 Ari ziren guduka, zuzentasunaren alde:

 Tresnak behar zuela egon langilearen bizitzea.

 Eta ez langilea, Jainkoaren haurra, tresnaren meneko.

 

 7

 

 Haparkaren haparkaz joan dute partida:

 Eztitu orduan lurra beren izetdiaz,

 Gochatu herria jarriz zuzentasuna...

 Gizona ez da otso izanen gizonaren atderat;

 Gizonak ez joanen gizonaren haragitik pozia,

 Ordu artinoko gudu izigarrian bezala...

 

 8

 

 Lantegietako langilek ardietsi beren gizon ohorea;

 Bainan oraino laborariak ez ardietsi berea;

 Laboraria gutitzat daukate, asko jaunchkita choroek:

 Zangopeko norbait behar, eta hura laboraria..-.

 Laborariaz irri, laborariaz batiatzen,

 Bizkitartean haren eskutik ogi, arno eta esnea.

 

 9

 

 Ehun urthez, bere ohorearen ondotik,

 Ibili beharko othe du laborariak ere?

 Hainitz pairatu dutenen besta handia da egun:

 Etche aintzinean, arbola bezain chut, jar zite, laboraria!

 Zure zangoak, erroa bezala, eman ditela lurrari,

 Zure burua, zuhaitz kasko, zilharsta dezan iguzkiak.

 

 10

 

 Maiatz hitabethea sartua zaiku ichil-ichila:

 Hosto berriak ari zaizkigu abarretarik jalgitzen;

 Chochoak gorde dira sasietan kantari...

 Bertze besta bat Bethiereko Langile Jaungoikoak

 Zuretzat dauka ,langilea, lurretik bertzalde,

 Bizi balinbadaukazu papoan harek eman pindarra.


inprimatu