inprimatu
Jaunaren aintzinean
Izenburua:
Jaunaren aintzinean
Sinadura:
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1568.zk.
Orrialdea:
4

Jaunaren aintzinean

 

Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)

 

 1

 

 Buruan xapela emana,

 Buruan xapela ezarria,

 Arpegia haizerat, arpegia eurirat

 Arpegia iguzkirat... berdin zako

 Mendiak izan diten xuri eta latz neguan,

 Ala ferde eta haurraren matela bezain goxo udaberrian,

 Ala urrea bezain dorpe eta gorri udan eta udazkenean,

 Ez da kexu

 Axolarik ez du...

 Kantuaren marmarika bizi ezpainetan

 Irrintzinaren marruma lo zintzur kokorrean,

 Ametsaren ilunbea zabal-zabala begi gainean,

 Badabila, bidetik biderat, gostuan Euskalduna.

 Euskal-herriaren jabe,

 Euskal alor, zelai, oihan, itsasoaren nausi,

 Betikotz egin du Jaungoikoak Euskalduna.

 Amak erakutsi dio, hargatik bere amak altzoan erakutsia errepikatu

 Eta Moisen harrian bezain barna zilatua:

 Jaunari beha,

 Jaunaren aintzinean bakarrik

 Duela behar gizonak burutik kendu xapela.

 

 2

 

 Xapela buruan emana

 Xapela buruan gora, hala nola bandera.

 Ala ber-herrian ala atz-herrian

 Berdin deskantsu, berdin laxo,

 Iragaiten da Euskalduna.

 Berdin deskantsu, berdin laxo,

 Ala egun guzietako lau urratsetan

 Ala besta-buruko kantu-dantzetan.

 Ez da den gutienik jauntto larrien artean apaltzen

 Ez da mikorik jende xehe ahalgaben erdian goititzen.

 Mundua harentzat baratzea, nun baitaude lehen baratzetik

 geldituak,

 Zuzentasun, Askatasun, Nortasun, Berdintasun, Anaitasun, bortz

 loreak

 Eta gizonak bortz erhi da heien biltzeko betidanik ukanak.

 Botidanik atxikiak heien errautsetik orratzeko

 Erlea bezain erne

 Bakearen eztia, ezti hauta.

 Harek bezala bertze gizonek berdin

 Aditu baitute amak amatik aditua,

 Eta erraitearen-erraitearen bortxaz leloa hezurretaraino sartu

 Jaunari beha,

 Jaunaren aintzinean bakarrik

 Duela behar gizonak burutik kendu xapela.

 

 3

 

 Polonesa Jaunaren aintzinean bakarrik belauniko emaiten.

 Euskaldunak Jaunaren aintzinean bakarrik xapela kentzen.

 Polonesak, Jaunaren aintzinean belauniko, gizonari hats berri

 bat sakatzen.

 Euskaldunak, Jaunaren aintzinean buru-has, gizona ixtiletik

 jalgitzen.

 Be ote dira Polonesak Jaunaren aintzinean belauniko emaiten

 ez direnak?

 Gizonen aintzinean belauniko ahuspez jartzen direnak

 Be ote dira Euskaldunak Jaunaren aintzinean

 Xapela kentzen ez dutenak?...

 Badina,

 Baiki trumilka...

 Eta gu bakotxa, usu, noiz-nahi,

 Jaunaren aintzinean ez gira belaunikatzen, xapela ez dugu

 kentzen.

 Gizonaren aintzinean gira belaunikatzen,

 Xapela dugu jalgitzen.

 Jauna, badakigu orain zendako ziren hiruetan erori belauniko,

 ortzirale saindu egunean,

 Zendako kurutzearen gainean atxiki duzun elorrizko xapela

 buruari ausikian lotua.

 Jauna, ezar-gizkitzu belauniko eta buru-has zure oinetan

 Xutik eta xapeldun gizonen parrean

 Jo txistularia, jo pilotaria, jo rugbilaria, jo fulbolaria, jo aizko

 Jaria, jo arraukaria,

 Jo bertsularia, jo dantzaria.

 Gure esku-zartetarik sor dadila biharko goiz-argia!

 


inprimatu