inprimatu
Gizona
Izenburua:
Gizona
Sinadura:
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1459.zk.
Orrialdea:
4

Gizona

 

Salaberry, Etienne Joseph (so Egilea)

 

 1

 

 Orroit hadi, gizona,

 Orroit hadi, euskalduna,

 Orroit, gizon euskalduna

 Gizona gizon dagoela, orotan eta denetan...

 

 2

 

 Orroit hadi nihun ez dela hain minbera,

 Hala-nola Euskal-Herrian,

 Etxe txarpila batentzat oihestua,

 Izan dadin aberats ala errones,

 Eta hortan arrazoin, ez baitu egiten gizonak

 Diruak, bainan gogo-bihotzek,

 Ez ukaiteak, bainan izaiteak...

 Zapartaka aise hasia euskalduna,

 Iduri odoleko zamari errotu,

 Duelarik uli beltzak xixtatu...

 

 3

 

 Orroit, hadi, euskalduna, badakiela gizonak,

 Zeruari buruz ikusten baditu, dir-dir, izarrak,

 Jaungoikoak lurrari behatzearekin

 Ikusten dituela dir-dir

 Bere haurren bihotzetan piztu dituen pindarrak

 Pindar miko, erdi lohian sartuak,

 Bainan behinere ez iztil hilikiaz itoak,

 Iztil hilikiaz iretsiak, ehortziak...

 Orroit hadi,

 Guti ahalaz, ainitz nahiaz,

 Gizonak badakiela gaineko izarretik

 Piztu pindarretarik dela,

 Ez dezakeela ahantz itzuli behar duela

 Jaunaren ondorat, gizona den

 Aitaren alderat izaiteko haren eskuetan haztatua.

 

 4

 

 Diok, gaztea, ereman duela biziaren haizeak

 Hire haur denborako sineste gozoa.

 Idortu duela amaren esnearekin

 Xurgatu huen sinestea, itxaropenez betea,

 Diok kalitu duela neguaren hats dorpeak.

 Diok Marx eta Nietzsche ditukala

 Hire gizontasunaren lerrorat altxatzeko.

 Kurutzearen gainean eman ote dute

 Heiek beren odola?

 

 5

 

 Irakur-zkik Marx eta Hegel, eta Kant

 Eta Platon eta Bergson eta abar...

 Ez geldi bidean. Habil urrun, urrunago,

 Aurkitu arte hire erro euskalduna,

 Aditu arte, kantuz ari, urrunean,

 Iņaki Loyolakoaren otoitza,

 Frantses Xavier-enekoaren oihua,

 Mixel Garikoitzekoaren mintzooa,

 Hire arbasoen solasa.

 

 6

 

 Uste duka arrano haizala,

 Eta xoxo zirela hire arbasoak?

 Puttil, eman hadi belauniko,

 Hire arbasoen artean

 Gizona gizon Jaungoikoaren oinetan,

 Gizona gizon, gizonetik egiten duelarik gizona,

 Gizona ez gizon, zangopilatua ezartzen duelarik

 Gizona.


inprimatu