inprimatu
Artzaingoa
Izenburua:
Artzaingoa
Sinadura:
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1691.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzaingoa.

 

Zalaberry.

 

 1

 

 Ez naiz handetarik gizonen artean,

 Udan bakharrik nago mendien gainean.

 Arthaldetto bat daukat han nere menean

 Harekin bizi bainaiz gostu ederrenean.

 

 2

 

 Asko dira menturaz nitaz urrikaltzen,

 Atsegin zoro batzuz ez bainaiz gozatzen.

 Urrikari hek dauzkat orai eta lehen,

 Bakearen gozoa ez dakite zen der.

 

 3

 

 Mundupean duenak higatzen bizia,

 Ardura du berekin izaten hauzia.

 Bakea jendetarik urrun igorria,

 Handik khendurik dago mendian jarria.

 

 4

 

 Artizarra zeruan agertzen denean,

 Goiti noha ni ere harekin batean;

 Sartzera egiten du ilhun nabarrean;

 Ni ere itzultzen naiz omore onean.

 

 5

 

 Choriak eder dira khantari mendian,

 Begira egoten naiz hekier lorian.

 Bazter  guzietarik kantuz daudenean,

 Ni nola nindagoke ilhun bihotzean.

 

 6

 

 Menditik zoin den eder goizetan argia;

 Bozkariotan nago maiz hari guardia.

 Ohepean bagoen, hiritar nagia,

 Nola ezagut dirok nik dudan loria?

 

 7

 

 Menditik dudanean begia hedatzen,

 Jainkoak eman onak orotan ikhusten,

 Othoitza haren gana dut bozik altchatzen,

 Gure Aita onari eskerrak bihurtzen.

 

 8

 

 Ahariak nekhatuz bidean;

 Zonbat amets ederren alhatuz gogoan,

 Artzaina dago mendi urdinean,

 Gau oroz lo eginen, etchola tcharrean.

 

 9

 

 Negua joan-ondoan, primadera hasten

 Bazterrak oro dira belharrez bethetzen;

 Choriak oihanetik khantuz abiatzen,

 Bozkarioz artzaina mendirat igaiten.

 

 10

 

 Han dut nere gozoa han nere bizia!

 Jainkoa da bakharrik han nere nausia.

 Bertzentzat diru, jan on, soineko ederrak,

 Niri bake gozoa! Yaunari eskerrak.

 

 11

 

 Nere adichkideak, orai naiz gelditzen;

 Hasi dudan pertsua hemen akhabatzen.

 Jainkoak osagarri eman dezazuen,

 Bihotzaren erditik othoitz dut egiten.

 

 


inprimatu