Bertso zarrak Luis Karrill'i 1890'an
Sagastume
1
Milla zortzireunda
larogeita amarrian
apustura bat izan
degu arraunian;
Bizkayan Ondarrua
deditzan errian,
bandera jartzen zuten
ezkilla torrean
inbenzible zirala
Kosta Kantabrian.
2
Gipuzkoano askok
ori ikusita
izketan formalian
adierazi ta
pakea gendukela
bandera jetxita;
bizkaitarrak kontesta
gaizki iritxita:
-Guk ori jartzen degu
ondo merezita.
3
Amalau donostiar
Luis patroi dutela
ez dirade unitu
kuadrilla ustela,
abisatu zioten
biardan bezela
bandera torretikan
kendu dezatela
bestela jokatzeko
planta zitezela.
4
Karta ori artuta
ondorean gero
bizkaitar oyek ziran
izugarri bero,
partidua zerratu
digute aguro,
esanaz:-Au sakuan
daukagu seguro,
depositatu dute
milla bana duro.
5
Zarautzen modu ontan
eginda papera,
batzuentzat meserean
bestien kaltera,
beste kondiziyo bat
nua esatera
donostiar bear
txalupak atera,
ondarruatarrentzat
beetan aukera.
6
Iru legua eta
gaņera pikua,
bideak neurtutzera
juan zan nautikua,
gizonak probatzeko
bazuten naikua
trayetua izandua
amar millakua,
Zarautzen firmatu ta
bertan sellatua.
7
Partidua zerratu
dute ondorean,
indarra ta arronka
bazan mingaņian;
jokatzeko denbora
etorri danean
bizkaitarrak atzetik
gureak aurrean,
maisu diradelako
uraren gaņean.
8
Batzuek penaz eta
besteak gustuan,
askotan gertatutzen
dana apustuan,
itzegiten ari naiz
gauza bidekuan
zenbaitek atsegindu
ederki kaskuan
len Bizkayan ziranak
orain Gipuzkuan.
9
Aspaldian geldirik
zeuden ontzakuak
orainguan ederki
dira dantzatubak
mesere egingo diyo
toki aldatuak,
petxu lasayetak eta
zaiņ fiņatakuak
dira arraunlariak
Donostiakuak.
10
Ojuka ibilliak
dira kalez kale
berdiņian ez bada
botatzeko doble,
bizkaitar oyek zeuden
izugarri noble,
partiduan galtzea
ez dala posible;
oraņ Donostiyan da
bandera inbenzible.
11
Bandera ta dirubak
ta gaņera onra,
Gipuzkuan dirala
jakitea on da,
partidua irabazi
ta dirua kobra,
orra donostiorrak
egin duten obra,
au urte batzubetan
ez diteke borra.
12
Esperanza gogorra
zan bietatikan
baņa batek bearra
ez da dudarikan
nork esan jokatu dan
kantidaderikan
etzat iruritutzen
posible danikan
estudio gabeko
gizonak nautikan
13
Asko gizonek daukan
barrengo larriya
konsideratutzen det
dala izugarriya,
eguzkia uste ta
egindu arriya,
baita zapaldu ere
Ondarruako erriya,
urte au izango da
goguangarriya.
14
Partidua juan da
esan dedan gisan.
-Au geuria da, esanaz,
panparroi zebiltzan,
oyen kontra bidean
gu gana etorri zan
gipuzkoano abekin
beti bildur izan,
arruak asentatzeko
ori komeni zan.
15
Alkar probatutzeko
zuten desioa,
orain akabatu da
oyen pasiyoa,
gauza onak beti
du estimaziyoa;
irabazi duenak
ostentaziyoa;
(gora Donostiyako
tripulaziyoa!
16
Adios Ondarroa
eta bizkaitarrak,
beste bat arteraņo,
agur, lagun zarrak,
lana egiten ditu
tranzean indarrak,
neketan galduiako
juntura igarrak,
mutil pizkorrak dira
joxemaritarrak.
17
Minutu bat osoa
eta segunduak
aurretik etorriak
bentaja kenduak,
zuek izanik arren
persona sanuak
defetorik gabeko
mutil lozanuak,
zaņik eztuten zuben
juntura senduak.
18
Ondarruan tristura,
donostiarra poz,
len galduen ordaņa
orainguan datoz;
orra bertsuak jarri
arrazoi alkasoz,
nork bere tokiyetan
gauden errespetoz
eztegu bizi biar
alkarren gorrotoz.
19
Antonio Sagastume
Alegriakua
obeto jakiteko
zintzurra errikua,
ontan akabatzen da
nere predikua;
ezanik aztua
estroparakua
Abenduaren biyan
jokatutakua.
20
Azkeneko bertsua
au ogeigarrena,
onekin kunplitzen det
artutako ordena
ez da lasai egongo
askoren barrena:
probatuta jakiten da
zein da abillena,
orrela umiltzen da
arro dabillena.
|