inprimatu
Errenderi'ko Zabaleta'tar Jauni, "Argia"-n aurreñe'ko ta azkeneko erantzuna
Izenburua:
Errenderi'ko Zabaleta'tar Jauni, "Argia"-n aurreñe'ko ta azkeneko erantzuna
Sinadura:
Anastaxio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anastaxio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
629.zk.
Orrialdea:
5

Errenderi'ko Zabaleta'tar Juani, "Argia"-n aurrene'ko ta azkeneko erantzuna

 

Anastaxio

 

 Ezagutzen da bertsuetako

 nunbait yayua zerala,

 etzenian era orretan

 erantzungo bestela.

 Usteko zenuen bertsuetan nik

 batere ez nekiela

 sinista zazu aotik aora baño

 ontan obia naizela.

 

 Errespetorik ez diyotela nik

 diyozun aiton zarrari:

 ontan obe zenioke begira

 ondo zure buruari.

 "Fariseorena" egiten gogor

 aspaldian zera ari,

 zurekin dituzun obenak

 bota nayean besteri.

 

 Beraz omena egin bear zayo

 Alfonso Carlos orreri,

 aitona dala zuk uste

 baña mutilzar antzekoa dezu ori

 aiton jatorrak ba-daude bertan

 eta zeinbat buru txuri

 erbestekuak laga ta

 begira zayozu oieri.

 

 Gure dotriña nolakoa dan

 ez dezula ondo asmatzen

 zuen ori jarri gaitian

 pixka bat begiratzen

 len integristak gaiztoak ziran

 ala zenduten esaten

 orain oiekin zertarako

 ari zerate bat egiten?

 

 Besteren mendean gauden arte

 onela da gure era

 kate gogor oiek puskatu eta

 noiz bear ote degu atera?

 Gezurrakin zeorri ari

 zera betetzen papera

 Prieto ta Alcala aurka bañan

 indartzen ari da Euskera.

 

 Zuengatikan, Euskera gaur

 joana genduan bera

 mingañez maite dezute baña

 biotza beti bestera

 begiratu besterik ezta

 zure egipenetara

 maite izan da, Euskeltzaletatik

 ¿zergatik atera?

 

 Nai dezun guztia jarri ta gero

 eman dezu barkaziyo

 barkatzia lenagotikan

 Jaunari gustatzen zayo

 ez oker-txikia aundiz ordaindu

 jarririk oso seriyo

 nere ustean barkaziyo orrek

 batere eztu baliyo.

 


inprimatu