inprimatu
Udalen
Izenburua:
Udalen
Sinadura:
Sagarzazu Sagarzazu, Klaudio (Satarka, GAR)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
660.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udalen

 

Satarka

 

 Artetxe'tar Joseba'ri

 biotzez.

 

 Udalen

 Argi, emen degu emen

 Odei illun beltzak,

 Igesi...

 Eguzki gorri ederra

 Nagusi.

 Piztu da Zurra

 Gartsuki...

 Txori maiteak kantuan

 Alaiki!

 

 Loreak

 Jaio ta usaintsu

 Bazterrak

 Sagardi politak lili

 Berritan,

 Belardiak gozo intzetan.

 Enarak etorri dira

 Jaio ziran baserria.

 

 Alaitu

 Adi, eta jaiki, piztu,

 Biotza.

 Udalen

 Eldu-duk uste

 Baņo len.

 Au lurrinaren

 Gozoa...

 Usai zorionekoa!...

 Goruntz egin zak,

 Biotza,

 Urrundu duk Negu otza,

 Ta aldendu aize

 Mingotsa...

 Urtuta ur biurtu dituk

 Elurra

 Ta izotza!!!

 


inprimatu