inprimatu
Txindorraren eriotza
Izenburua:
Txindorraren eriotza
Sinadura:
Sagarzazu Sagarzazu, Klaudio (Satarka, GAR)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
596.zk.
Orrialdea:
[3]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txindorra-ren eriotza

 

Sagarzazu, Claudio "Satarka"

 

 Kanta kantari gogoz ari da aspaldian

 Txindorra, nere baratzako zuaiztian...

 

 Udaberri da.. bañan aurten urrutian,

 Eguzkirik ez, ta otza gure lurrian.

 

 Alaz ere dei, txindorrak eguzkiari,

 Egiz nai du ba benetako Udaberri.

 

 Kantari dabil, bañan alper bere deia;

 Beñere baño geiago otza ta eudia.

 

 Urretxindorrak orria iraun ezin geiago,

 Euzkirik gabe otzikara sartu zaio.

 

 Ez dut aditu gaur txiruli ain alaia.

 Loreak negar... naigabez nere zelaia.

 

 Joan naiz bera egoten dan zuaitzera,

 Nere arnas ta muxuakin berotzera.

 

 Txori gaxoa!... Oi! belar gañean illik!!...

 Negarr egin dut samintasunez beterikil

 

 Zu ziñan gure Euskal erriko txoria,

 Txori apalo, bañan kantari zolia.

 

 Egun-sentian... Oi!, zure abes alaia...

 Eguzkiak diz... intza... lilien usaia!...

 

 Gabaz ortzean izar polit eta illargi...

 Ni zoratu-ta... zu biotz guztiz kantari.

 

 Zuk erakutsi zenidan, Udan

 Goizik jaikitzen...

 Txorien kantak adituz, lorei

 Usain egiten.

 

 Zuk erakutsi gure pitxiak

 Kontuz gordetzen,

 Kutxa zarretan usai onakin

 Iraunazitzen.

 

 Zuk erakutsi gure basetxe

 Zarrak edertzen.

 Eta bertako neska politak

 Ziñez laztantzen.

 

 Zuk erakutsi bertsolari on,

 Zarrai laguntzen,

 Azken urtetan pakean, lasai,

 Bizi ditezen.

 

 Zuk erakutsi euskal abesti

 Zarrak kantatzen,

 Ta aingeruaren seaskatxoa

 Emeki ibiltzen.

 

 Zuk erakutsi, baso, mendiak;

 Maitez agurtzen...

 Gure jaio lur zoragarria

 Gogoz aintzaltzen,

 

 Ta gauz guztiak bañan geiago

 Bera maitatzen,

 Eta guraso zarren fedea

 Zintzo gorrdetzen.

 

 ..................

 

 Gure Erri zarra goratu dezulako zuk...

 Goxo, samurki, lurperatu bear zaitut,

 

 Urrezko kutxa txiki baten barrenian,

 Pozez kantatzen zenun zuaitzan azpian.

 

 Kutxa barruan jarriko ditut liliak.

 Ezti gozoa, belar ona ta igaliak.

 

 Ori dana ta geiago irabazi dezu,

 EUSKAL ERRIKO URRETXINDOR ADORETSU!!

 

 Asko maitatu dezun gure lur zarrean

 Egin zazu lo... ta atse den lore artean!...

 

 Txori gaxoa!

 Zure ondoan

 Ezin

 Naiz egon...

 Aur bat

 Bezela

 Negarrez nego!...

 

 Agur!...

 Etzaitut

 Iñoiz aztuko...

 Neretzat ziñan

 Egizko lagun.

 Txindor

 Maitekor!

 


inprimatu