inprimatu
Olerkaria
Izenburua:
Olerkaria
Sinadura:
Sagarzazu Sagarzazu, Klaudio (Satarka, GAR)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
134.zk.
Orrialdea:
1

Olerkaria

 

Sagarzazu Sagarzazu, Klaudio (Satarka, GAR), /, (1923 134.zk.) 1

 

     "Zubigar" olerkari

     argi eta adiskide onari.

 

 Olerkaria: ¿zergatik zaude

 Gau ta egunez oldozten

 Ez aldakizu beste gazteak,

 Noiz nai dirala jolasten?

 

 Udaberria datorrela-ta

 Maite dituzu liliak?

 Beste gazteak ezereztuko

 Dituzte arroz txuriak.

 

 Egun-sentia dala-ta zaude

 Txoriñoari entzuten?

 Beste gazteak lozorro dagoz (daude),

 Ez dute goiza maitatzen.

 

 Aurtxo gaxoa, otzak dagola,

 Ta zu zera errukitzen?

 Beste gazteak jolasten dabiltz,

 Zu zaude beti oldozten.

 

 Txiro maitea, naigabez dabil,

 Ogi pixka bat eskatzen...

 Zuri biotza mindutzen zaizu...

 Besteak dabiltz jolasten.

 

 Etxean Ama iltzera doa...

 Ta negar dezu egiten.

 Beste anaiak jolasten dabiltz,

 Ez dira Amatzaz oroitzen.

 

 Zuk zure erria jaso nai dezu,

 Ta lana dezu egiten...

 Beste anaiak jolasten dabiltz,

 Ez dute erririk maitatzen.

 

 Zure lurrean zuk ez dezu nai

 Gizon zital ta jauntxorik.

 ¡Alperrik dezu! anaiak dabiltz

 Jauntxoakin alkarturik.

 

 Gure euskera nai dezula ondu,

 Ta beraz zabiltz lanean?

 Ixillik gaude, euskoak dabiltz

 Irrika zure aurrean,

 

 Olerkaria: ¿zergatik zaude

 Gau ta egunez oldozten?

 Ez aldakizu beste gazteak,

 Noiz nai dirala jolasten?

 

 Utzi betiko alde batera

 Gogo, biotzeko gauzak

 Ajolik gabe jolastu zaite...

 Ta izango dituzu pozak.

 

 ***

 

 Maitatzen ditut, ta ezin aztu

 Aur polit, txori ta arrosak...

 Jaunak egiñak dira guretzat

 Gogo, biotzeko gauzak.

 


inprimatu