inprimatu
Errenderiko "Landarbaso"'ri
Izenburua:
Errenderiko "Landarbaso"'ri
Sinadura:
Anai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mol.

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
308.zk.
Orrialdea:
2

Errenderiko "Landarbaso"'ri

 

Anai

 

 Nere etxetxoak leio bat dauka

 Ta nik poz-pozik an bertan

 Edukitzen det bakar bakarrik

 Landaretxo bat baso'an

 Eguzki ederrez ta ura botiaz

 Egon zan aldi batean

 Polit polita, mardul mardula

 Eder ederra benetan.

 

 Gure basoan zugaitz artean

 Det landare bat maitia

 Landare artantxe txoriño batek

 Egin du bere kabia

 Uda guztian entzuten genun

 Bere abors zoragarria

 Gauez ta egunez ez zan ixiltzen

 Txorrotxioka txoria.

 

 Orain, leioan ederra zegon

 Baso'ko landaretxoa,

 Igar igarra, ximel ximela

 Gelditu da, bai, gaxoa

 Eta baso'ko landeretxoko

 Kabitxoko txoritxoa

 Ixillik dago ¡ori aldakuntza!

 Itun dago oso basoa...

 

 ¡Botako diat berriz ura, ta

 Berpiztu landaretxoa!

 Abeztu zak, txori entzuteko guk

 Berriz ire abots goxoa!

 


inprimatu