Lotxo bat egiten
Satarka
Udaberria da... Txoriñoak non-nai
Poz-pozez abesten...
Zuaitz danak ostoz yantziak orlegiz,
Liliak yaiotzen.
Udaberria da... Amatxo maitea,
Poztasunez dago...
Aurtxo txit polita, gaur yaio berria,
Seaskatxoan lo...
Aur txiki gaxoa, orain esnatu da.
Begiak zabalik...
Irii-barrez dago, amari begira...
Ez du lo gogorik.
Amak abesten du:
Egin zazu lo-lo,
Ai nere kutuna,
Lo eiteagatik
Nik emango dizut
Zuk gura dezuna.
Ttunkurrunkuttunku...
Ttunkurrunkuttuna...
Loooo... loooo...
Negu beltz, txarra da... Txoriñoak otzez
Ez dute abesten.
Zuaitzak an-emen osto eder gabe,
Liliak igartzen.
Negu beltz, txarra da... Amatxo maitea,
Samindurik dago.
Aur txiki gaxoak, iñolaz seaskan
Ezin du egin lo.
Amak abesten du:
Egon bada ixillik
Ai nere kuttuna,
Zu sendatzearren
Nik emango nuke
Nere ontasuna.
Ttunkurrunkuttunku...
Ttunkurrunkuttuna...
Loooo... loooo...
***
Aur txiki gaxoa, orain geldi-geldi...
Begiak itxirik...
Lotxo bat egiten... ixil, ixil-ixil...
Seaskan dago illik...