Kanta-kantari
Satarka
Lekuona'tar Juan
Mari apaiz jauna-
ri, Udaberria obe-
kien abes lezaken
"urretxindorrari",
urte-giro orren
maitale sutsu be-
zain olerkari arlo-
te naizen Satarka'k
Gaur eldu da
Udaberri.
Udaberri
Argi berri,
Udaberri
Bizi berri...
Nere biotza
Pozez,
Kanta kantari.
Gaur eldu da
Udaberri.
Zelaietan
Loretxoak
Jaioberri,
Usaingorri...
Nere gogoa
Pozez,
Kanta- kantari.
Gaur eldu da
Udaberri.
Urtxindorra
Abeslari
Goiz goiza'ri,
Arratsa'ri...
Nere biotza
Pozez
Kanta-kantari.
Gaur eldu da
Udaberria.
Etxenarak
Txit maiteki
Nere gelan
Ein du kabi...
Nere gogoa
Pozez,
Kanta-kantari.
Gaur eldu da
Udaberri.
Arin-arin
Loretxotan
Mitxeletak
Egalari...
Nere biotza
Pozez,
Kanta-kantari.
Gaur eldu da
Udaberri.
Udaberri
Alaigarri,
Udaberri
Zoragarri...
Nere gogoa
Pozez
Kanta-kantari!!!
|