inprimatu
Gora dezagun
Izenburua:
Gora dezagun
Sinadura:
Sagarzazu Sagarzazu, Klaudio (Satarka, GAR)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
48-49

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gora dezagun

 

Satarka

 

 EUSKALDUNAK! jaiki gaitezen

 Eta asi kantari lenbait-len...

 Gizon eta andre,

 Zar eta gazte,

 Danok batuta

 Iņazio Deuna'ren alde.

 Egiņalak eginda ere

 Oraindik ezer ez litzake.

 Sugarretan gure biotzak,

 Zutik gorputzak,

 Kantatuz alai gau ta egun

 Gure Zaindari

 GORA DEZAGUN!

 

 Lajatu zenun

 Zure ezpata bikain, zorrotza,

 Arturik betiko gurutza.

 ongi ikusirik ori zala

 Zuretzat nekezko aldapa,

 Baņan zeruan

 Bartzeko bide txit erraza.

 

 Mundu'ko aberastasunak,

 Gozamen eta alaitasunak

 Lajata, zintzo

 Ekin zenion

 Bizimodu gogor latzari.

 Zuretzat izan ziran beti

 Oņaze, min ta

 Naigabe, neke,

 Otz, bero, gose ta egarri,

 Lo gutxi ta otoitz ugari.

 

 Irazan zenun

 Jesus'en Lagundi aundia,

 Indardun gauz arrigarria.

 Mundu guzian

 Ain aundia da

 Sugar orren argitasuna...

 Non etsaiak ezin illundu,

 T'ezin gau biurtu eguna.

 Ta bein ere ez dute illunduko,

 Jaungoikoa'ren

 Maitasunezko

 Sua dalako

 

 EUSKALDUNAK: Piztu gaitezen,

 Danok batuta

 Asi gogoz otoiz-egiten:

 GURE AITA SAN IŅAZIO,

 Euskaldun seme Loyola'ko;

 Zure aurrean

 Orra gu emen belauniko.

 Gu, ezerrez geran aueki

 Arren barkatu,

 Ta gutzaz gaur ta

 Beti erruki...

 Zure laguntza bear degu,

 Nai ba'degu zeruan sartu.

 

 Ta gaurko gure

 Eskeintza auxe da:

 Gure guraso

 Zarrak bezela

 Guk ere izan nai

 Degu Fededun,

 Geran bezela

 Beti euskaldun,

 Naiz bizi gure

 Erri'tik urrun.

 

 AINTZA zuri, San Iņazio !

 Zureak gaituzu betiko.

 EUSKALERRIA! Poztu zaite,

 Gu San Iņazio'ren alde.

 EUSKOAK! Orain,

 Gero ta beti

 Erne ta zutik.

 Maitetasunez,

 Biotz-biotzez,

 Zintzo, aurrera,

 GURE SAN IŅAZIOGATIK!!

 


inprimatu