Enarak bezela
Gar
Neskatil polit, liraña:
Txit zoraturik naukazu.
Zu bezelako
Arros ederrik
Iñon ez bai-dut arkitu.
Nere maitasuna
Poztuko zaituna
Biotzean gorde zazu.
Etxenarak kantatzen du
Goiz-goizik Udaberrian:
«Maite polit bat
Maitatzen dut nik
Emen, Jaizkibel mendian;
Kabi guritxo bat
Gogo onez egin dut
«ETXE-TXURI» Baserrian.
Enarak bezela pozik
Egin desagun guk ere
Kabi biribill,
Maite, gozoa,
Sasi eta arantzik gabe;
Alkar maitatuaz
Betiro pakean
Bizi gaitezen il-arte.
|