inprimatu
Biotza
Izenburua:
Biotza
Sinadura:
Sagarzazu Sagarzazu, Klaudio (Satarka, GAR)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
648.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Biotza lertu zait!...

 

Satarka

 

 Zu apaitu gabe, nola egon nindeke?...

 Biotza lertu zait, Baxurko, lagun maite!

 

 Ni gaxorik eta... zurekin egon ezin...

 Azken agur gabe, zuk nigandik alde egin.

 

 Mendi goian jaio ta baserrian azi,

 Txarkeria zer zan etzenduen ikasi.

 

 Mendi goian jaio ta baserrian azi,

 Euskaldun txokoa maitatuz ziņan bizi,

 

 Ixillik jun zera, lurretik goi-zerura...

 Jaizkibel mendiruntz maitasunez begira.

 

 Ixillik jun zera, lurretik goi-zerura...

 Guadalupe'ko AMA-ri irriz begira.

 

 Billagarroa il da... Il da euskal-txoria!...

 Gure menditako abeslari zolia!...

 

 Miņez gaude, baņa... ez eman negarrari...

 Baxurko'k bezela lagundu euskerari.

 

 ...................................

 

 Oi! azken orduan, zurekin egon gabe...

 Biotza lertu zait, Baxurko, lagun maite!...

 

 Laister arte, agur, Baxurko, lagun maite!

 Zeruan neretzat, arren, txoko bat gorde!!!

 


inprimatu