Stabat mater (Zutik Gurutze ondoan)
Zutik Gurutze ondoan
Ama samiña zegoan,
Ta Semea zintzilik.
Aren arima ituna
Ezpatak urratu zuna,
an zegoan larririk.
Ain estu ta atsekabea
Seme Barkardun Andre
Amarik onen ua!
Oiñazes eta naigabez
Seme kutunaren lanez
Zegoen kupitua.
Nork ez du negar egingo
Jesusen Ama alango
Oiñazez ikusita?
Ama Semek ikustean
Biak oiñaze berean
Elkarrekin josita?
Beretarren erruekin
Zigorka zutela zekin
Jesus bere maitea.
Iñortxok ere ez laguntzen,
Ta azken arnasak ematen
Ikui zun Semea.
Ots, Ama, maite-iturri,
Zurekin oiñaze bizi
Ar dezadan egizu.
Sutu Kristo'ren maitean
Biotz au, ta Aren aurrean
Atsegiña nagizu.
Ama, nere biotzari
Kristo'ren zauriak jarri,
Otoi, mami-mamian.
Seme orren neke lana
Erdiz bialdu nigana,
Ain maite naun sarian.
|