inprimatu
Santa Ageda-ren bertsuak
Izenburua:
Santa Ageda-ren bertsuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
563.zk.
Orrialdea:
4

 Iparragirren bozian ditut

 Bertso berriak paratu,

 Gipuzkoa'ko Euskal erri'an

 Albanezake nonbratu

 Asko ezkon gai daude:

 Gustokorikan gabe:

 Ezin dutela billatu,

 Projimuari erakuztia

 Ez da izango pekatu.

 

 Konsejutxo bat lendabiziko

 Ezkon gai daudenentzat

 Espozatzia tratu pizua

 Dala iduritutzen zat,

 Dote eta arrio:

 Ez dutela balio:

 Amorio fiņarentzat.

 Zergatik izan bearko duan

 illarteraņo beretzat.

 

 Neskatxa eder balientia

 Artu nai baldin badezu

 Etorri zaitez Oyartzunera

 Antxen bilatuko dezu,

 Kale eta baserri:

 Kolore zuri gorri:

 Ederra franko dauzkazu

 San Estebanez erromeria

 Ikusi nai badituzu.

 

 Ostentazio batere gabe

 Izketan duten grazia

 Gorputz egoki pauzo aidean

 Lujo gabeko jantzia

 Beti alegre daude:

 Tristurarikan gabe:

 Ezaugerakan jantzia

 Gizopak bezin aundia dute

 Laneko irabazia.

 

 Beste bentaja egokitxo bat

 Bada orien artian

 Umildarian bizitzen dira

 Gurasoekin pakian

 Ikasirikan daude:

 Errezponditu gabe:

 Segitutzeko lanian

 Bentaja gutxi ez dute izan

 Ezkondu nai dutenian.

 


inprimatu