inprimatu
Sagarra
Izenburua:
Sagarra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Barbin)
Egilea(k):
Barbin

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
665.zk.
Orrialdea:
2

Sagarra

 

 Ederra, polita, mardul ta gorrixka

 Txukun, borobilla, t'agitz usaitsua.

 Baratzan ostendu oi dan su pitxia

 Bere zuaitzaren orri orlegien artian

 Sagar txit bakan bat zintzilik zegoan.

 

 Arr koipetsu batek goitik ikusi zun

 Eta bereala berantz abiya zan

 Pixkaka-pixkaka abarretik-abar

 Ibili ondoren, sagar-alboraņo jetxi zan;

 T'aren poztasuna igali-aurrean!

 

 "Nolako ederra, nolako goxoa-

 Zion-barrenean ik daukan mamia!

 I bezelakorik ez diat egundo

 Ez ikusi t'ez jan; i aiz nere iritziz onena....

 Ik ase bear dek gaur nere barrena".

 

 Esan-eta egin ortzak zorrozturik

 Laister zulatu zun egiņik atia,

 Sagarr barrenean egin zun txabola;

 T'ain gozo baitzegon aurrki irentsi zioa mamiya,

 Igali bikaiņa bizitz gabe utziaz.

 

 Sarritan guk ere ikusi izan oi-degu

 Igali mardula (go-garbit asuna)

 Zuaitz-abarretan osasun beterik

 Ostoen artean txit ondo zainduta bizirik

 Ar zikiņen kabi eginda... usteldurik!

 

  BARBIN'ek erderatik antolatua.

 


inprimatu