Masusta zugatz bateri
Rubio y Ors
Egun-izarra atzo bajoian,
Ezkutau bear eban sasoian,
Lotseaz gorritzen zala,
Bere kutuna agurtutean,
Galai bat zirudiala.
Agurtuagaz, azkenez baten,
Orri artean neutsun jolasten;
¡O zugatz koronadua!
Loraz erramok jatzuzan jasten,
Eukelako asko pisua!
Orduan, ¿zelan uste zeinkean
Biaramonak gois jagitean,
Zure bekokiko orriak,
Aurkietea zeure oinpean,
Zimelik bera jausiak?
¡O zugatz berde, atzo ziñana!
¿Zelan eguzki gaurkoak, dana,
Zimelik zaitu aurkitzen,
Ederrik bizi ak zinduzana,
Zaituala igar ikusten?
¿Zek ditu zure lora arroak,
Gorputza zeuri gordetakoak,
Lurra estaltzen ipiñi,
Eurai gañetik marraskilloak,
Dakioezan ibili?
¡O masustera! ¿nok deutsu lurtu?
Autsaren jaki ¿zeñek biurtu
Zure koroe galanta?
Neguko otz batek al dau chimurtu,
Ederrik atzo zeunkanta?