inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Pujana, Basilio - Sardui, Deunoro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pujana, Basilio
Sardui, Deunoro

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
67.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Pujana - Sardui

 

 Puj.

 

 Gazte ta indartsu nintzanian ni

 Eneukan biar izenik

 Eta orduan nire etxean

 Bear be ezan neskamerik

 Baiņa orain daukadazanez

 Indarrak be urriturik

 Etorri zaitez neskame ona

 Gogoan ondo arturik.

 

 Sard.

 

 Bata bestien biar izenez

 Beterik dago mundua

 Uzabandriak nere ustian

 Ointxe dau sekulakua

 Gazte irudiz sendo gorputzez

 Neskametzat modukua

 Onek ta nik gaur laster eingogu

 Aurrerantzako tratua.

 

 Puj.

 

 Zorionean ondo asi gara

 Ta sartu gara nastean

 Zu ondo izaten baldin bazara

 Egongo zara etxean

 Ezaitut iņoz bialdu egingo

 Nire etxetik eskean

 Nire etxean salda beroa

 Eukiko dodan artean.

 

 Sard.

 

 Gaztea naz ta burutasunak

 Dodaz aurrerantzerako

 Ez da sasoia lan egiteko

 Bere janen trukerako

 Zerbait biar dot nere zartzia

 Al ondoen pasetako

 Diru konturik eztau atara

 Uzabandra ona izateko.

 

 Puj.

 

 Andra ona lez entzun dot eta

 Oragin esan dabena

 Bildur bagarik egin eidazu

 Nire etxean dan lana

 Laguntasuna emongo deutsut

 Al dodanetik al dana

 Bakarrik naiz ni etxean eta

 Gero zeuretzako dana.

 

 Sard.

 

 Lartxo eskeintzen dator au emen

 Ni lanian ikus barik

 Ez du nai izango artzia beonek

 Or kriedarik alperrik

 Dana neuretzat izango bada

 Dudan jarriten dot ba nik

 Ez ete dauka loba edo olako

 Ni baiņo aurreragokorik

 

 Puj.

 

 Oin be errazoia esan dozu ta

 Au da goguan artzeko

 Onek agoan eztau bizarrik

 Lan ein barik eskatzeko

 Dirua gura bozu etorri

 Etxean lan egiteko

 Eta len legez izango zara

 Laguna zu niretzako.

 

 Sard.

 

 Zure azken itzak ez dauke lagun

 Nere ustez bape indarrik

 Ez dot nai izan zure etxian

 Beti ibilteko ondarrik

 Len dirua ta etxia ere

 Eskiņi bildurrik barik

 Oragindiņo lagun izan da

 Naikua dala bakarrik.

 

 Puj.

 

 Beti berera joaten da ta

 Nik esan deutsat naikua

 Biotza apur bat bigunduizu

 Ta ez izan orrelakua

 Erdi gexorik andria eta

 Zapaldu lagun urkua

 Emen ez dago biotzik eta

 Erruki izan Jaungoikua.

 

 Sard.

 

 Baten bateri onen errukik

 Egingo eutsan naiko miņik

 Baiņa neskame onek orgaitik

 Ez du egiten zirkiņik

 Emen erruki danok daukagu

 Baiņa geuriak egiņik

 Eta bestiak or konpon eta

 Konpondu euren aldetik.

 


inprimatu