inprimatu
Mixio deunak (Errexil)
Izenburua:
Mixio deunak (Errexil)
Sinadura:
Pinotxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pinotxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
732.zk.
Orrialdea:
9

Mixio deunak

 

Pinotxo

 

 Mixio deunak izan ditugu

 Gure Errezil'ko errian

 Neroni aurren naizela

 Geunden guztiok premian

 Gure Jainkuak begiraturik

 Bere erruki aundian

 Bi mixiolari jarri dizkigu

 Benaz gu zeruratu naian.

 

 Arrue eta Bereziartua

 Bio dira Azpeitikuak

 Urte askuan Bera aintzatzen

 Gorde deitzala Jainkuak

 Leial da bizi saiatu dira

 Sendatzen gogo gaixuak

 Zenbait onura egin diguten

 Guri mixioneruak.

 

 Eskerrak lenen Jaungoikuari

 Mixiolariaz batean

 Ostera gure gogo gaixuak

 Jarri dirade pakean

 Lenagoraldin bazeuden ere

 Deabruaren katean

 Oriek danak urratuitugu

 Graziarekin batean.

 

 Igaro diran zortzi egunetan

 Zuzen asko jarri gaituzte

 Jaungoikuaren begietan

 Alegiña egin digute

 Oriek esan bezela ditzagun

 Geren barrenian gorde

 Eriotz orduan ez degu izango

 Damutasunik batere.

 

 Egun ogetan egondu da

 Gure txadona betia

 Guztiok nunbait nai genduen

 Entzun Jaunaren deia

 Orain guztiok emen daukagu

 Geren barrenian gordia

 Eta 1astima izango litzake

 Alperrikan galdutzia.

 

 Zar eta gazte, txiro ta aberats

 Guztiok geunden laño

 Gure biotzak jaso ditugu

 Goi bizilekuetaraño

 Jaungoikuagandik baldin urruti

 Ibilli bagara oraindaño

 Emendik aurrera Beragandik

 Ez den aldeinai geiago.

 

 Iraukundea juizioa

 Infernu eta zeruko

 Sarri oldoztu ditzagun

 Egin ez dezagun pekatu

 Obenarekin urratzen degu

 Jaunaganako lazua

 Ori ausirik jakiña dago

 Su leitz edo infernua.

 

 Kristau maitiak saia gaitezen

 Munduan geran artian

 Gero alperrik da damu izatia

 Denbora juaten danian

 Geren pausoak zuzendu itzagun

 Beti Jesus'en naian

 Egunen batian arki gaitezen

 Berakin zeru goian.

 


inprimatu