inprimatu
Errezil'dik
Izenburua:
Errezil'dik
Sinadura:
Pinotxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pinotxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
644.zk.
Orrialdea:
5

Pinotxo

 

 Neri ainbat eta ainbat

 Kostatako eskallera

 Malla guztiak autsirik

 Erori da lurrera.

 Arotza izanbanitz

 Nik neukan galera

 Itza emanagatik

 Denak "fiņak" ez gera.

 

 Orain beste berria

 Nai ta nai ez egin bear

 Bear bada iraungo du

 Txit denbora gutxian

 Nik egiten dizuet, ba,

 Eusteko deadar

 Bada gure erritar

 Ari dira gugatik mar-mar.

 

 Orrela bada jarrai

 Egiozue "Pinotxo"ri

 "Bi ta Bi" eta "Azpiņuta"

 "Eale" ta "Ernio-Mendi"

 Zuk ere "Itziartxo"

 Eutsi zureari

 Da azkenian "Urreki"

 Bai denon buru segi.

 

 Orrela lagun deiogun

 Gure ARGIA'ri

 Baita gusto eman ere

 Erritar guztiari.

 Jarrai deiogun baita

 Asitako lanari.

 Da orain agur azkenian

 Nere idazle lagunari.

 


inprimatu