inprimatu
Agur, Murde Guichenné, barkamendurekin
Izenburua:
Agur, Murde Guichenné, barkamendurekin
Sinadura:
Petti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petti

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
2

Agur, murde Guichenné, barkamendurekin

 

Petti

 

 1

 

 Agur, murde Guichenné, barkamendurekin;

 Kantuz hastera noa errespeturekin,

 Adichkidea frango aldean neurekin.

 Alegrantzian gaude jakitearekin,

 Aita on bat oraino badela gurekin.

 

 2

 

 Jakintsun handi batzuk zituzte galdatu:

 Zu behar zintugula gure deputatu.

 Atseginekin orok ginuen aditu,

 Gu gatik zinuela galdea onhartu,

 Eskual-herria nahiz nolazpeit altchatu.

 

 3

 

 Murde Guichenné zira gizon jakintsuna.

 Eskual-herri guziak orok dakiguna;

 Bayonako hirian abokat entzuna,

 Makhur-bidea frango chuchen duzuna,

 Lanean ongi arin gau eta eguna.

 

 4

 

 Zure izena bera zoin den maithatua,

 Handi, ttipi, guzien errespetatua

 Jakintsun handienek zinen galdatua.

 Kontseil jeneraleko orok hautatua,

 Bayonaren gidari kargutan sarthua.

 

 5

 

 Kargu handitan goiti, Jauna, johan zira:

 Bayonan, Paben gaindi, Parise hirira;

 Deputatu gamberan lagunen erdira.

 Aspaldian anhitzak han zauden begira,

 Murde Guichenné, zure. Orai kontent dira.

 

 6

 

 Lorios sarthu zira zu kargu berrian;

 Parisen deputatu sala ederrian.

 Charpa hiru kolore daukazu gerrian,

 Churi gorri eta blu bethi agerian.

 Zer atsegina dugun Eskual-herrian!

 

 7

 

 Errepublika ona duzula galdatzen

 Eskual-herri guzian laster zabaldu zen.

 Libertate ederra zautzu agradatzen,

 Nahiz gaichtagin batzuk ari duten kentzen,

 Jinko legea bera gutarik urruntzen.

 

 8

 

 Dembora iraganez ez dela probetchu,

 Guziek badakigu, kuraie har azu.

 Hemendik goiti, Jauna, in ahala izu:

 Lege makhur guzien kontra boz emazu.

 Eskual-herriak hori galdatzen derautzu.

 

 9

 

 Heldu den maiatzean bozen berritzea;

 Gure eginbidea zure laguntzea;

 Etsairik balinbada, hari jazartzea;

 Kontrario makhurrik ez utz pasatzea,

 Debekatu behar da gamberan sartzea.

 

 10

 

 Bortz kantonamendutan kontra Bidachune

 Eta Lapurdi zolan zonbeit herri chume

 Jalgiko dira. Bainan bethi daude erne

 Bastida, Ezpeleta, bai eta Hazparne.

 Eskualduna orobat, gero Donibane.

 

 11

 

 Fidatzen ahal nire Eskualdun jendetan,

 Bakean bizi giren, fede garbietan,

 Pare gabekoa da behar-orduetan.

 Ikusiko gitutzu helduden bozetan,

 Badugunez odolik zoin gure zainetan.

 

 12

 

 Adiorikan gabe huntan niz gelditzen,

 Dudalarik semeak Ait'ona othoizten.

 Murde Guichenné, dakot zuretzat galdatzen

 Osagarri handi bat; luzaz bizi zaiten;

 Eskual herri maitean zutaz goza giten.

 


inprimatu