inprimatu
Mutill zarren bizitza
Izenburua:
Mutill zarren bizitza
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
652.zk.
Orrialdea:
7

Mutill zarren bizitza

 

Xenpelar

 

  (Jarraipena)

 

 Iņork nai badu ikusi

 Nere librua ikasi

 Neke franko esker gaiztuak

 Ta alimentu gutxi

 Anaya daukat nagusi

 Indarrak juanak igasi

 Ontaz aurrera oyen mendian

 Biarko det bizi.

 

 Ezurrak zaizkit gogortu

 belarriyak oso gortu

 Modu onetan mutill zarraren

 Inbiriyak nork ditu?

 Andrerik ez nuen artu

 Orain anparoz biartu

 Praille naitare ezin niteke

 Komentuan sartu.

 

 Koņatak nauka arrotza

 ĄUra emendik urruntza!

 Lana eginda esker gaiztua

 Ta alimentu otza.

 Soldata gabe morrontza

 Begiratua zorrotza

 Animosua ez dago mutill

 Zarraren biotza.

 

 Lenago erromeriyan

 Dama guztien erdiyan

 Jira ta buelta ibiltze nintzan

 Fanfarroikeriyan

 Orain tristura begiyan

 Nago estado urriyan

 Pipa bat artu ortzian eta

 Suaren guardiyan.

 

 Orain galdu naiz ederki

 Merezi baņa obeki

 Neskatxak ez dirate nai

 Aterik iriki

 Badute milla aitzaki

 Gaztiaguak izaki

 Iztimaziyo txarra nola dan

 Mutill zarrak daki.

 

 Mutilla bere zarrian

 Neskatxakin indarrian

 Egun guztiyan oyen pardelak

 Nere bizkarrian

 Gero illunabarrian

 Iztimaziyo txarrian

 Ibiltzen naute soņeko galtzak

 Kendu biarrian.

 

 Mutill zarraren pobreza

 Iņork ikusi nai eza

 Eskarmentua duenik bada

 Konsidera beza

 Auxen da nere bajeza

 Nork izango eztu pereza

 Illobarentzat utzi bearra

 Bere interesa?

 

 Nik daukadan ganantziya

 Badago zeņi utziya

 Bi alkandora, galtza pare bat

 Anayak autsiya

 Au da esperentziya

 Munduko diferentziya

 Mutil zarrari tokatzen zayo

 Olako jantziya.

 

 Orra illoba gaztiak

 Mutil zarraren trastiak

 Irabazirik ez du izango

 Oyekin sastriak

 Zimurtu zaizkit estiak

 Begiyak dauzkat tristiak

 Eskarmentua izan zazute

 Nerekin bestiak.

 


inprimatu