Munduko arrokeriyak zer sententzi ekarriko duan erakusteko Senpelar'ek jarriyak
1
Bertso berriyak jartzera nua
iñork nai badu ikasi;
orretarako nere burua
sartu biet lendabizi.
Mundu ontako pasadizua
nai nuke adierazi:
asko gabiltza arrokeriyan
Elizagandik igesi;
geren animaz oroi gaitezen,
ez du galtzerik merezi.
2
Eskolarikan ez daukat bañan
esango ditut egiyak
zer sententzi ekarriko duan
munduko arrokeriyak.
Elizarikan ikusi nai ez,
beti pestara begiyak,
beren buruak apaindu eta
nun dira erromeriyak...
¡gaztiak nola ibiltzen diran
badaki bertsolariyak!
3
Pestara juan da gau ta gauerdi
beren buruak ondatzen...
zarrak berdintsu ikusten dira
oitura txarrak banatzen.
Mundu ontako bizimoduaz
jarri naiz konsideratzen,
anima galdu kulparik gabe
gorputza abandonatzen;
bukaera txarra guretzat dator
ezpagerade aldatzen.
4
Puntziyo eta erromeriyak
mundutarrentzat egiñak,
bañan ez degu konsideratzen
nola geran buru-ariñak.
Errespetua guardatzera
beti egin alegiñak,
edo bestela guretzat datoz
eternidadeko miñak.
¡Bere eskutik, arren, eduki,
gaitzala Amabirjiñak!
5
Eleizarako deboziyorik
ez degu artzen erdiyak;
orregatikan eltzen zaizkigu
kastigu izugarriyak.
Asko onela egoten dira
meza entzuten jarriyak
ausentziyan da arguriyuan
mingañaren pikardiyak.
Aditu nai ez duenik bada
itxi bitza belarriyak.
6
Eleizatikan atera eta
junta alkarren ondora:
bi deboziyoz baldin badaude
iru murmuraziyora.
Meza luziyan egondu gera
ezin pasarik denbora;
geren animak desanparatu
etsarayentzat mejora.
Oyek orrela gertatzen dira:
guazen konfesiyora.
7
Asko onela ikusten gera
esanaz: "¿konpesatzera?
naigo degu pausua eman
aurrera baño atzera".
Urtian beingo jornada degu
mundua engañatzera;
modu orretan, pekatariya,
konbertituko etzera.
Bere anima entregatzen du
fariseoen etxera.
8
Urtian beingo konfesiyua
geienak gogo txarrian:
"egunez askok ikusten gaitu,
guazen illunabarrian."
Damurik gabe prestatzen gera
sazerdotien aurrian,
txikiyak esan aundiyak utzi,
irutatik bi gordian.
Beste munduan ageriko da
orrelakuak nor dian.
9
Konpesatuta au esaten da
kanpora atera artia.
"munduarekin kunplitu degu;
urte beteko pakia."
Baña orrela ez da serbitzen
Jaunaren borondatia;
ordu batetik bestera dator
munduko errematia.
Pekatuarentzat itxia dago
zeruetako atia.
10
Barrabas dabil gu toriatzen
gauza gorriyak jantziya;
desanparatu dezagun ori
artu dezala etsiya.
Inpernurako izan ez dedin
animaren sententziya,
konfesio on bana egiyaz egin,
kunplitu penitentziya.
Obra onakin logra dedilla
zerurako lizentziya.
11
Pekatariya sartutzen bada
etsai gaiztuen tartera,
ura andikan ateratzeko
¿bitartekorik ote da?
Ordu bi daude mundu onetan
konparaziyo batera,
oriyek nola pasako diran
ondo kontubak atera;
biziyo txarrak engañatzia
animarentzat kalte da.
12
Zar eta gazte, pobre ta aberats,
maizter eta nagusiyak,
ez gaitzala, arren, desanparatu,
Jaungoikoaren graziyek.
Animarentzat kaltian datoz
gorputzaren maliziyak;
¿zertako dira tratuak eta
munduko irabaziyak?
Emen utzita joanak dira
oraindañoko guziyak.
13
Batayotikan artu genduan
Jaungoikoaren graziya,
kontu ez dedin galdu zeruba
lenago irabaziya.
Guregatikan lajatu zuen
Jesus'ek bere biziya;
ikusten degu nola daguan
gurutziari josiya,
bera serbitzen pasa dezagun
eternidade guziya.
14
¡Bertsolariyak zertako egin
bere burua justua!
Bestela pobre bizi naiz bañan,
pekatuz aberastua.
Alde batera utzi dezagun
mundu ontako gustua,
edo bestela etorriko zaigu
sententzien bat estua.
Jesus'engana biur gaitezen,
ez dago gutaz aztua.
15
Animak garbi jarri ditzagun
al bada kristau guziyak,
eta irabazi, gogor egiñaz,
etsayakiko guziyak,
Pekatutikan zer datorkigun
ondo gaude ikasiyak,
gero damurik ez du izango
munduan ondo biziyak.
Orretarako lagun deigula
gure Jaunaren graziyek.