inprimatu
(Azken juizioko eguneko bertsoal)
Izenburua:
(Azken juizioko eguneko bertsoal)
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
287.zk.
Orrialdea:
3

Bertso berriak

 

Xenpelar

 

 Komeni diran bertso berriak

 esplikatu al banitza,

 aditutzia desio duen

 bati eman diyot itza;

 baileak eta soņu ederrak

 engaņatuta gabiltza,

 animarentzat kaltean dator

 gure munduko bizitza.

 

 Abenduaren lendabiziko

 goizeko zazpiyetan zen,

 tenplo santuan egondua naiz

 sermoi eder bat aditzen;

 Jesusen llaga preziosoak

 astera nua berritzen,

 Zeruko Aita, lagun zaidazu

 entendimentua argitzen.

 

 Pekatariak artu dezagun

 doloria biotzian

 Jesusek zenbat sufritu zuen

 gugatik eriotzean

 firme gabiltzan faltatu gabe

 fede santuko itzean,

 gero anima izan eztedin

 infernurako iltzean.

 

 Nere kristabak, birian dator

 azken juizioko eguna,

 jakiņa dago begiyen bistan

 ikusi bear deguna:

 Josefatako zelai santuan

 tronpetak soņu illuna,

 galduak pena eramango du

 justuarentzat fortuna.

 

 Munduko gauzen errematia

 dakar azken juizioak,

 autz biurtu ta utziko ditu

 erri ta palazioak;

 mendiyak lertu alkarren kontra,

 erreinu eta nazioak...

 sententzi ori botako digu

 Jesusen bendizioak.

 

 Itxasoak su eguzkiya illun,

 illargia odolak aztu,

 lurrak ikara eta gaņera

 erio danak agortu:

 munduko gauza baliosoak

 erre ta ikatz biurtu,

 pekatariak umill gaitezen

 bada zerekin bildurtu.

 

 Eriotzaren larritasuna

 suspirioa barrundik,

 nai ez degula bertan il bear

 anpara gabe iņondik;

 Josefateko zelai santura

 juango gera emendik,

 ez da Zeruan sartu Jesus

 desanparatzen duanik.

 

 Jesus Zerutik Josefatera

 aingeruakin batean,

 pekatarian artzai umilla

 badator oyen artean;

 zelai santura juango gera

 bire guztiak betean,

 gure orduko larritasuna

 sententziya eman artean.

 

 Alkarren bistan emango digu

 sentenziya bat zorrotza,

 gure obrak an azaldu bear

 gaistoarentzat zer lotza;

 pekatariak altxa dezagun

 Jesusengana biotza,

 konsideratu gu gaitik nola

 pasa zuan eriotza.

 

 Josefateko zelai santuan

 asko degu ikusiko,

 Jesus nola dan sententzia bat

 guri ematen asiko;

 gaistuak danak inpernurako

 onak ez du mereziko,

 justuarentzat Zeruan silla

 eternidade guztiko.

 

 Aita Santu eta errege oyek

 Obispo ta apaiz guztiak,

 pobre ta aberatz dianak berdiņ

 maisu orren justiziak;

 diruaz ez du an balioko

 ori gaude ikasiak,

 zeņi berea emango dio

 Jaungoikoaren graziak.

 

 Anima galdu baten tormentu

 eta nai gabe aundia,

 zer diran ezin konsideratu

 gizonaren memoriak;

 eternidade guztiko penak

 ez ayen mende jarriak,

 orra munduko gustoak eta

 egon engaņarriak.

 

 Guziok gera pekatariak

 deseos edo obretan,

 tentazioak guretzat dira

 ezta dudarik orretan,

 gorputz argala erortzen bada

 bere bizio txarretan,

 gero anima entregatzen du

 etzayen atzaparretan.

 

 Bi bire daude esker ta eskubi

 komeni da ikastia,

 aukera daude bata Zerura

 inpernurako bestia;

 gure anima Jaungoikoari

 ainbesteraņo kostia

 ta zer pena artuko duen

 Luziferrentzat uztia.

 

 Inpernuan da kalabozo bat

 mortal ikaragarria,

 an sartzen danak ikasiko du

 tormentu oyen berriya;

 Luzifer dago errege

 espatarekin jarriya,

 aren mendean egon bearra

 animak dauka larriya.

 

 Zeruak ditu amabi ate

 aingeru banda guardian,

 urrez murallak egiņak eta

 alaja tiņak erdiyan;

 gloriak daukan edertasuna

 musikaren alegrian,

 ta gabiltzan fede gabian

 an sartutzeko iltzean.

 

 Aita Santua Erroman dago

 izena Leon deritza,

 aren kontrako enemigoak

 inguraturik gabiltza;

 Jaungoikuaren birtutea da

 beti errenditzen gaitza,

 kristau fielak kunpil dezagun

 ebanjeliyoko itza.

 

 Bertso berrien errematian

 Zer datorkigun jakiņa,

 orra nik esan nola bear dan

 egin justu esamiņa;

 premio ori alkanzatzera

 empeņatu alegiņa,

 Zu bitarteko eskatzen zaitut

 Aingeruen Erregiņa.

 


inprimatu