Emaztea ta ni egin ginan
Eguzkitze, X.
Semetxo bat du eta lanetik etxeratzen deneko haurra lotan da
Emaztea ta ni egin ginan,
zorionez, oso lagun;
bera ari da, baina nik ezin
umea hezitzen jardun.
"Horrela ezin segi liteke"
pentsatzen dut gau ta egun,
ea zer asmatzen degun (bis).
Semea daukat erdi umezurtz,
andrea erdi alargun...
behar dan dana aldatuko det
alkar maitatu dezagun.