inprimatu
Apazi-gaya
Izenburua:
Apazi-gaya
Sinadura:
Patxi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Patxi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
124.zk.
Orrialdea:
1

Apaiz-gaya

 

Patxi

 

 Txikia dala bere amonak

 Oso maiteki du zaindu;

 Gerogo berriz gaztetxo dala

 Ber-berak dio galdetu:

 "Ene laztana amonak zuri

 Zertxo bat esan nai dizu,

 Euskalerriko txoko bateko

 Apaiza izan nai al dezu?"

 

 Erantzupenez negar malko bat

 Pozaren pozaz irtena:

 Etxea utzi, aita-amak ere

 Orrek larritzen geyena.

 Ikastetxean izango omen du

 Aientzat ordain ederra

 Irakasleak, ikaslagunak

 Maitetasunez beteak.

 

 Basetxetikan ikastetxera

 Badua seme zintzua;

 Anai artean bizituaz an

 Utzi bear du mundua.

 Bere gogoan gauza bat dauka

 Barreneraņo sartua:

 Euskalerrian argi eiteko

 Gertututzea burua.

 

 Urte batzutan ondo ikasiaz

 Badakizki izkuntz batzuek,

 Bai eta ere jakintzari da

 Urtitztillari baitare.

 Besterik ere ikasitzen du

 "Gatz izan bear zenduke".

 Lenago argi orain berriz gatz;

 Biak nai dizu Jesus'ek.

 

 Bere biotzan bildur bat badu

 Ez bat-batean sortua,

 Irakasteke apaindu bear

 Euskera eder leguna!...

 "Erruki zaite nere jabea,

 Noizpait kupitu bai nitzaz:

 Nere asaben izkuntz xamurra

 Ikas dezadan egitan!"

 

 Gabonetan ta udaran ere

 Entzuten ditu beteak;

 "ŋZu al zaitugu estudiantea?"

 "Izan ziņezke benetan!

 Apaiz gaiztoa baņo askozaz

 Edozer gauza obe da,

 Guk esan gabe badakizuta

 Ez det jarraitzen aurrera".

 

 Gauza auek eta beste askotxo

 Entzun ondoren au dio:

 "Euskaldun bikain, Jainko zaleak

 Ona nai naute, ta zintzo:

 Oietxen artzai izan liteke!...

 Ta onezkero laister naiz...

 Euskalerria goien bear det

 Oso goi-goien nik jarri".

 

 "Jainko maitea, nere jabea!

 Nere asmoak onetsi:

 Euskaldunentzat autu nazu ta

 Ez oietalik berezi!

 Sinismenean gutxik bezela

 Zerori lagun zaituzte...

 Eskatzen duten artzai zintzoa,

 Gaurtandik nigan bezate!!

 


inprimatu