Arraina eta bere umeak
Paristarra
1
Etsemplu hau hartu dut Parisko hirian
Gerthatua omen da hango ut nausian.
Arrain bat han bizi zen ur haren erdian
Umeak gal beldurrez ikhara handian.
2
Beldurra erakusten zioten erranez:
Mesfidazaizte, haurrak, ur hunen bazterrez.
Bazterrak oro dira betheak etsaiez,
Arrantzaleen amuz, orobat belatchez.
3
Ama ona zaioten horrela mintzatu,
Bainan gazte ergel hek doidola aditu,
Azkenekotz amaren erranen burlatu
Gero, bethi bezala, irri-trufak sartu.
4
Aphirilan mendiak elhurrak churitzen,
Haizeak urtzen ditu eta jautsarazten.
Urak handitzen dire, gero atheratzen
Bazter guzietarat lurrez-lur hedatzen.
5
Oihuka hasten zaizko amari umeak:
Zer du balio, ama, zer zure elheak?
Jin bite amuekin, jin arrantzaleak,
Gu gare gu itsaso huntan erregeak.
6
Beha zazu ureri, beha zeruari,
Arbolak gehiago ez dire ageri.
Guk diogu manatzen orai munduari,
Uholde jeneaal bat bota du iduri.
7
Amak du ihardesten zuhurtziarekin:
Ez zaiteztela josta, haurrak, urarekin.
Urtheak ditu bizi naizela hunekin
Ezagutzen dut bere gora-beherekin.
8
Sinhets beraz, sinhets ni, chuhur baduzue,
Dembora gutiz ura sarthuko zaitzue.
Bazterrerat joanez irrisku duzue,
Erditik, zolan-nola, segi nezazue.
9
Bah! diote khechurik ergel hek amari;
Lehengo errepika bera duzu hori.
Adio, bagoazi, ez erran deus guri,
Bisita egiterat lekhu berriari.
10
Gure burugabeak hola mintzaturik
Athera dire oro uraren zolatik.
Barraiatuak behin amaren ondotik.
Ez dagozi ez berriz alderat bildurik.
11
Huna zer zitzaioten orduan gerthatu,
Hek uste baino lehen ur guziak sartu.
Eta nahi bezala, etsaiak hek hartu,
Bizirik hala hala zartainan friitu.
12
Haurrak, etsemplu hori dezagun balia:
Ergel hekien gisa, othoi, ez abia.
Aita-amen menean progotcha bizia,
Aita-amen aldean zeruko loria!