inprimatu
Pasaiko zezenketai
Izenburua:
Pasaiko zezenketai
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
647.zk.
Orrialdea:
7

Pasaiko zezenketai jarriyak

 

  (Jarraipena)

 

 Sayatu naia gatik

 ori umiltzera

 berdin sartuko zaie

 legoia iltzera.

 Egiak esan gabe

 ez nua ixiltzera

 arrokara joan zaie

 lanperna biltzera.

 

 Arrokatik putzura

 sartu da igeri

 burua besterikan

 ez zuan agiri.

 Bakerua begira

 bere xexenari

 exerita jan ditu

 libra terdi ogi.

 

 Urian pasatu zan

 Ulia mendira

 Altza alde barrena

 egiņak oi dira.

 Ezin errenditurik

 nai zuten tokira

 azkenean tiroka

 ibiliak dira.

 

 Gure Pasaia beti

 sonatua dago

 erreprain gabe ez da

 urte bat igaro.

 Urrengoan egingo

 dituztela nago

 barrera estu edo

 xexen aundiago.

 

 Lastur'ko xexena zan

 piņa ta samurra

 plazatik irten zala

 ark zeukan damua.

 Geiegi esan gabe

 ixiltzera nua

 eskerrak Pasaia'ko

 jende umanoa.

 


inprimatu