inprimatu
Pasaiko zezenketai
Izenburua:
Pasaiko zezenketai
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
646.zk.
Orrialdea:
7

Pasaiko zezenketai jarriyak

 

 Bertso berri batzuek

 nai nituzke jarri

 Pasaya'n gertatu dan

 komeriya orri.

 Festak zelebratzeko

 zuten erakarri

 makiņa bat badira

 ibiliak larri.

 

 Ikusi zutenean

 xexen ura plazan

 ango konsueloa

 ez liteke esan

 Santiago'ren onran

 erakarria zan

 erakutsi diote

 jendeari dantzan.

 

 Santiago eguna

 Pasaya'n seņale

 allegatu ez danak

 egin beza galde.

 Asieran jendea

 xexenaren alde

 azkenean etziran

 arrimatu zale.

 

 Torillatik atera

 zuten lendabizi

 bei zar bat gidaria

 bandera ta guzi.

 Arrapatzen zuena

 purrakatzen asi

 azkenean plazatik

 kanpora igesi.

 

 Torillo baztarreko

 barrera tartean

 xexena pasatu da

 kalera batean.

 Plazatikan kanpora

 zeudenak pakean

 erdiak purrakatu

 ditu ankapean.

 

 Iru komerziante

 plazatik kanpoan

 pospolo ta barkillo

 labana tratoan.

 Pareta egon arren

 amar oņ altuan

 panparroi joanak dira

 putzura saltuan.

 

 Oyek guziak eta

 geyago ere bai

 lurrian zilipurdi

 egin dute lasai

 Ezkon berriak eta

 zenbat dama galai

 xexenaren mendean

 etzuten jarri nai.

 

 Batek txapela falta

 besteak txaketa

 lurrean zilipurdi

 negar eta buelta.

 Bidea libratzeko

 ŋnon zegoan beta?

 xexena sartu zan

 "a la bayoneta".

 

 Plazatik asi eta

 gaztelura arte

 bide zakarra dago

 bastante aparte.

 Begiak erne zeuzkan

 belarriak tente

 esan nuan ote zan

 lengo "Almirante".

 

  (Jarraitzeko)

 


inprimatu