Zazpi aizparen gai dan oiala
Otaño, Pello Mari
«Zazpi aizparen gai dan oiala,
ebakirikan erditik,
alde batera iru soiñeko
utzirikan lau bestetik.
Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik,
ezagutzen da jantzi dirala
zazpiak oial batekin.
Arbola baten zaiñetatikan
sortzen diran landareak
bezela gera, Bidasoaren
bi aldetako jendeak.
Berdiñak dira gure jatorri,
oitura eta legeak.
Ama euskerak magal berean
azitako senideak».