inprimatu
Manuel Larramendi Aita'ri
Izenburua:
Manuel Larramendi Aita'ri
Sinadura:
Otaņo, Jose Bernardo
Urkizaren iruzkina:
1
Egilea(k):
Otaņo, Jose Bernardo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
320.zk.
Orrialdea:
7

  Manuel Larramendi Aita'ri

 

Jose Bernardo Otaņo'k

 

     (Jarraitzen du)

 

     IX

 Jakinduriyan gora zijuan

 Beti urtetik urtera,

 Agintariak idea on bat

 Orduan zuten atera;

 Kanpoetara bialdutzia

 Are geiago ikastera,

 Villagarcia esaten zayon

 Galiziko erri batera.

 

     X

 Erri ortako jende guztiya

 Arraz zegoen gustora,

 Esaten zuten etzutela nai

 Ura joaterik iņora;

 Larramendiren nagusiyari

 Berriz zitzayon gogora,

 Aldatutzia ikaslekuba

 Andik Medina Kanpora.

 

     XI

 Medina'tarrak an ikustian

 Etzedaukaten penikan,

 Esaten zuen etzutela uste

 Zela alako gizonikan;

 Larramendi an sayatutzen zan

 Beti umildadetikan,

 Baņan aguro aldatu zuten

 Salamanca'ra andikan.

 

     XII

 

 Baita erregiņak eraman zuen

 Bera konpesatutzera,

 Esan ziyoten pasa zedilla

 Salamanca'ra ostera,

 Zenbat liburu zabaldu zuen

 Erri batetik bestera;

 Piztu nayian gazte labari

 Paregako euskera.

 

     XIII

 Gu euskaldunak gaizki ikusita

 Guztiz artutzen zuen miņ,

 Bere gogo ta sentimentuak

 Txit agertzen zituen piņ;

 Sayatutzen zan alegiņian

 Beti egiņalak egin,

 Gure artian euskera ona

 Beņere aztu etzedin.

 

     XIV

 Sermoyan ere txit ederra zan

 Asko zekiyen luzitzen

 Aditzallien biotzetara

 Pixkabana zan mugitzen;

 Lendabiziko ari begira

 Parrez ziraden asitzen

 Bazerakiyen negar malkuak

 gero ixuri azitzen.

 

     XV

 Gogo aundiyaz eta kontentuz

 Joalian predikatzera,

 Esperantza ona biatzen zuen

 Euskaldunen biotzetara;

 Eta esanaz gure aita izan

 Nai zukeala zartzera,

 Ala etorri zan Loyolako

 Iņazioren etxera.

 

     XVI

 Guztiz kontentu arkitutzen zan

 Loyolako konbentuan,

 Gau eta egun Jesus maitia

 Zedukan pensamentuan;

 Ta ill biarra etorri zayo

 Espero zuen orduan,

 Nola ez geran jayotakorik

 Iņor betiko munduan.

 

     XVII

 Bere edadia irurogeita

 Amasei bat urte aundi,

 Juan biarra etorri zayo

 Beste mundura emendik;

 Kardabez eta Mendizabal'ek

 Lagundurikan txit ongi,

 Agur danari egiten ziela

 Il zan Aita Larramendi.

 

     XVIII

 Garagorriko baserriyan zan

 Aita Larramendi jayo,

 Baita Andoain'go erriyari re

 Onra aundi bat eman diyo;

 Ejemplo onak utzi munduan,

 Bera zeruetara iyo,

 Gu euskaldunak ementxe gaude

 Jaun ori dala mendiyo.

 

     XIX

 Zenbait persona mundu ontatik

 Bada bestera juana

 Denbora labur biaje ori

 Iritxiko da gugana;

 Zer ditxosua agertuko dan

 Anima garbi daukana

 Joxe Benardo zizurkildarrak

 Au da desio duena.

 


inprimatu