inprimatu
Ene Ama Maria
Izenburua:
Ene Ama Maria
Sinadura:
Ortigosa, Luis Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ortigosa, Luis Mari

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
204.zk.
Orrialdea:
1

Ene Ama Maria

 

Ortigosa'tar Luis Mari

 

 Atsalde eguzkik diz-diz etxegain gorrietan.

 Ipar aldera sugar lañotxo batzuetan.

 Baratzan:... aizeño bat arbol ostoetan.

 Azpin berriz urne bat dabil yostaketan.

     ¡Zeiñen poleki,

     zeiñen ederki

     yostatzen den...

     elizak egin

     eta desegin

     ta botatzen!

 Arri bat altxatzean eliz egiteko

 ¿zer ote dio ikusi, beire gelditzeko?

 ¡Beire, beire dagokio, begik idekirik...!

 ¿Zer diote, bada, ikusi Tomas'txoren begik?

 Ia iñork, begiratuz, ikusi ote duan,

 papertxo bat arritik artzen du eskuan;

 ¡ta nola ertxitzendun eskuño txikia,

 biotzera deramala papertxo txuria!

 ¿Zer zioten bada ikusi Tomas'txoren begik

 Zegozkionean beire, arren idekirik?...

     ¡Ama ta iñude

     arrituk daude

     ikustean

     nola biotzera...

     aurrak papera

     baderaman!...

 

 ........................................................

 

 Badator inudea Tomas txikingana,

 kentzeko asmo guzin biotzean daukana;

 ¡biño arri ezin kendu! ¡Eskuñoa ertxirik,

 ez da arri kendutzeko iñudeân indarrik!

 ¡Zaituko ez zitun noski Roldan gudariak,

 paper ura ark bezela, bere yauregiak!

     Baño ama... zarrak

     bere atzaparrak

     bota dizkio;

     ta uste gaberik...

     bere eskuñotik...

     ¡yoan zayo!

 ¡Ay arren diadarrak! ¡Nigar egitia!

 ¡Galdu bai zayo bada papertxo maitia!

 ¿Ikusi duzu, lagun, ikusi duzu iñun

 kabi bat utsik eta uso bat ingurun

 ume bille negarrez, ume bille beti

 ta ezin billatu-arren... umez ezin etsi?

 ¡Alaxen dabil Tomas, nuranai begira,

 berân poza guztiak artantxe baitira!

 ¿Zer zioten bada ikusi Tomas'txoren begik

 zegozkionean beire zabal zabaldurik?

 

 ........................................................

 ........................................................

 

 Elkarri begiratuz ama ta iñude

 zabaltzean papera arriturik daude.

 

 ........................................................

 

     "Agur Maria

     Ama maitia."

     zeuken barrun...

     ta amari atzean

     bere berean

     ¡¡iretsi zun!!

 

 ........................................................

 ........................................................

 

 Amak artu dunean beso laztanetan

 biotza badario... abestitxo onetan:

     "Nik bai det maiteño bat.

     ¡Oi! ¿Zoin hura alako?

     Ez da ttipi; ez haandi,

     bai bien arteko.

     Begia du ederra,

     urdin ezti oso.

     ¡Biotzian sartu zaut...

     ez baizaut jelgiko!"

 

 ........................................................

 

 Atsalde eguzkik... doi-doi mendi egaletan...

 Ipar aldera sugar... oraindik lañoetan...

 Baratzan... aizeño bat arbol ostoetan...

 Azpin berriz Tomas'txo bere yostaketan.

 

 ........................................................

 

     ¡Zeinen poleki

     zeinen ederki

     yostatzen den...

     elizak egin

     eta desegin

     ta botatzen!

 


inprimatu