Begoņako Karmel
Orixe
Begoņako Karmel-
Eleizara noa
Gergorikanta-zun
Meza nagusira
Asteko lan, kezka,
bizibear latzak,
atsedentxo apur bat
eskatzen dida.
Otoitzez egarri,
biotza berela
guri biurtzen da
kantaren arira.
Kyrie, Gloria
emeki emeki
nere lapikoa
betetzen ari da.
Solus altissimus
entzunik, ito-nai
goxoak nerama
neronez gaindira.
Gaiņezka Jainkoaz?
-Ez, Beraren pozez
Jainko ta poza
biak bat ez dira
Olerkariari orduan eskuartzean erabillen laneraiņo iraun deutso eleiza atan izan dauan biotzeko zauzkadak, gaiņezkaldiak:
Euskaltzaindiaren
etxean ginardun
Paul'en eskutitzak
aldatzen garbira...
Ez-orduko ĢEneģ,
oiu, arnas-estu...
labur berritzen du
lanaren segida
Bakar-nai, gorde nai,
Barren ari, oin beste
kaxkarkeri arren,
otoitz-egarri da
Zuk ematen zenun,
Jauna Doatsu ni
nerezko zital au
kentzen bazenida.
|