(Sebastian Mendibururi)
Orkaiztegi-ko Patriziok
Euskara-zale, eziñ geyago,
Izan naiz, ta nai dec izan;
Larramendi-ren jayot-erriyan
Zori onez jayo nitzan.
Onen laguna, onen anaya,
Mendiburu Sebastian,
Gogo biziyaz gaur det agurtzen
Nik dezakedan gayian.
Asko dakuskut jakiñ nayian
Zert dan lenen, zert bigarren
Utzi bitzate auzi oriyek,
Utzi bitzate lembait-len.
Zait agertutzen Andoain-goa,
Euskal-bideak askatzen;
Onen ondoren Oyartzun-goa,
Ark askatubak zabaltzen.
Eragozpenak ark ditzaten
Onek itzkayak eratzen,
Ez au, ez au, elkarren lanaz
Dirade iñoiz bekaizten
Manuel aitak poz-guziz
Mendiburu alabatzen
Dakutsalako atz euskeraz
Leun-ederretan mintzatzen
Eta elkarrez añ adiskide
Berak izandu baziran
¿Zeri dagoka gu noizkoa
Ayen izenez auziyan
Bat ondratubaz, biyak ondratzen
Dira nere iritziyan
Baita biyakiñ euskal
Guziyak aldan neurriyan