inprimatu
Agur bero-bero bat
Izenburua:
Agur bero-bero bat
Sinadura:
Oņatiko organista
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oņatiko organista

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
320.zk.
Orrialdea:
2

Oņatiko organista

 

 Agur bero-bero bat

 diogu ematen

 Zarauz'ko erriari

 zortziko motz baten.

 

 Oņatiarrak gera,

 txantxiko igelak,

 artu agur bero ori

 zarauztar azkarrak.

 

 Barinaga'k ekarri

 onara bai gaitu,

 San Prantzisko'ren sokaz

 gerritik oratu,

 

 Jaunari bai eskerrak

 biotzetik eman

 aita orrek ibaira

 bota ez gaitunean.

 

 Oņatiko goienak

 emen dira arkitzen

 Parroko ta alkatea

 gozaro bazkaltzen.

 

 Ez diet beste jaunai

 tutik ere esaten

 beren izena aituta

 arrotu ez ditezen.

 

 Usako ta Alkate

 Upain ere jaunak

 irugaren ordenan

 sartu dira danak.

 

 ŋGeratuko ore dira

 guztiok barrenan?

 geratzen ez ba'dira

 sartu oiek kartzelan.

 


inprimatu