inprimatu
Zure begiak...
Izenburua:
Zure begiak...
Sinadura:
Ondarola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ondarola

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
274.zk.
Orrialdea:
1

Zure begiak...

 

Ondarola

 

 Zure begi politak begiratu ziraten...

 Izardun gau batean zerbait esan ziraten...

     Eta eguzkiaren

     Berotasunaz

     Loreak yaiotzen

     Diran bezela,

 Zure begi ederren argitasun biziak,

 ¡Ai!, nere biotzean sutsarra piztu zuten.

 

 Gaur ere ortzea izar politaz eder dago,

 Eta-ez ditut ikusten zure begi alaiak...

     Zu naiz bizi urrin,

     Zuzendu beti

     Neri zure bi izar

     Zoragarriak...

 Euzki samurrak ere urruñetik bialtzen

 Digu guk bizitzeko bear degun argia...

 

 Zure begiak dira larrosaren arantzak...

 Anitz politak izan, ta zulatu biotza...

     Biotzetik ez zait

     Irten odolik,

     Bañan bai ernaitu

     Maitetasuna...

 ¡Maitetasuna... gauz bat esti gozo, biguna...

 Bera gabe ezin bizi... beti gau beltz, illuna!...

 


inprimatu