Zaindu gaizuz
Igotz
Maite-aizeak gaitu ona arnastu,
arnasgi eder zaran, Ama, errengana.
Guzur-beiez daukagu mundu biurra,
eta larri igesean gatoz Zugana;
Zuregan ez daukagu kizkur-laiņorik,
Zu bai zaitugu argi-izpi gurena.
Izugarri loi jaku ludiko atsa,
gizarteko biziaz gu gala-gala;
nazkajakuz gizonak, uskeri-zale,
ar gure biotz-miņak, Izar garbala,
gaurkoz beiņik-beiņean ulerterazo
dausku bizi-joranen utsal-utsala.
Ixil ontan sakustaz ederrik oso,
zu ikusiz jat arrotzen barne guria,
giza-leize sakona dardar jar jarten
aizeak jota dauan adarņo oria
argi eizu Zuk, Ama, euskotar lurra,
jausirik daukagun gure aberria.
Leenago eta orain, leiatsu datoz
dirdai dagon zure egoitz ontara pozik;
ba-dautsu lilluratan inguru oriek
areitz eta arte berdez txit apaindurik:
gozatu Zuk irripar aundi zabalez
euskaldun sukaldeak, poza emonik.
Euri emonkor bedi zure grazia,
lore, bertso ta biotz, zeure dituzu;
Araba, Naparru ta Bizkaia oso,
Gipuzkoa eta beste irugaz batzu,
zeure dozun arnasgai Jainko-graziakaz
mintzo t'ederrez, guztiz beitez asetu.