Ulalume
Allan Poe, Edgar
ZeruaK goibel eta hauster ziran:
Hostoak ihar eta idor,
Hostoak ikol eta idor;
Gauaroa zen Urri bakan hartan
Ene urte oroitezgarrienean,
Aubergo laku ilundik oso hur,
Weirgo ert lurralde lainotsuan...
Aubergo urmael umeldik hur,
Odol-xurgaleen baso eremuan.
Hemen, Titan nekost joairan zehar,
Behin, egina naiz ibilera
Psike nire Arimaz batera,
Bihotza artean su eta gar:...
ibaia zen mendian behera
Harri erreka goria bezela:
Sulfur zira Yaanek aldapakar,
(Eguraldiak hotz zuen aiherra...)
Kexuz Yaanek mendian behera
Boreas muturra beltza gure ipar.
Neurriko baina goibel gure hitzak,
Burutapenak baratza eta idor...
Memoramenak etoile ta idor: ...
Ezjakin bait ginan Urri ekintzaz...
Ez genuen ohartu zein gau zen
(Ah, urteko gauretarik gaua zen!)
Ez eta Aubergoan geundela ere
(Behin bertan ibiliak ginen arren)
Ez genuen Aubergo urloa oroitzen,
Odol-xurgaleen Weir basoa ere ez.
Eta orain, jada zaharkituxe gaua:
Izar bipilak goiz aztarren...
Izar bipilak goizlehen...
Bide buruan ixuri itxurakoa
Gandu leinurua jaio zen,
Nondik erne gora mirakulutsuak
Adar bikoitza jasotzen zuen...
Astarteren gora diamanteztatua
Bere adar bikoitzaz nabarmen.
Esan nuen: "Diana baino epelago:
Zinkurin arnasetan lerra...
Zinkurin lurretan erra...
Masaila hauetan ez dela malko
Xukatzen so -harra beti hor-
Zaldiaren izarrez honatago
Zeru harien igertzen dator...
Zeru Lethear bakeaz baikor...
Zaldia gorabehera hurbil dago,
Gu argitzear begi aidor...
Zaldiaren egoitzaz honatago,
Eme begi nabarrez maitakor".
Psikek, behatza gora, ziostan:
"Tamalez ai ene mesfidantza
Izar hits espantuki honantza...
Oh, bizkor! Ez entreteni beratan!
Hegan egin! Beharrean... Goatzan!"
Beldurrik mintzoa, hegak hautsetan
Irristan jaulkiaz baratza...
Larri nigarra, hegatsak hautsetan
Irristan jaulkiaz baratza...
Hautsetan sor jaulkiaz baratza.
"Ametsa baizik ez dun" erantzun nion:
"Argi dardaiz honetan jarrai!
Argi beiraki honetan blai!
Sybiliar erlantzan nabarion
Itxaropen eta Edertarzun
Ikusi! Gaua zehar hor zerun!
Ah, fida gaitezken argi adinon
Bide onean pausua ernai...
Fido egon gaitezken argi adinon
Bide ona baino ezin zai
Gaua zehar Zerura bait darrai!"
Amondu Psikeri egin nion mun
Eta susmoa uxatu nion,
Susmo garriak uxatu nion
Eta hegiraino iragan ginen...
Hil ate batek geratu zigun,
Hil ate zahar bat zen. Esan nuen:
"Hor idatzirik, arreba, zer dun
Hil ate zahar honen gainen?"
"Ulalume... Ulalume!" erantzun zuen:
"Ulalume hirearen hobia duk"
Eta goibel jarri zitzaidan bihotza
Hosto ihar-idorren antzera...
Hosto ikol-idorren antzera...
Oihu egin nuen: "Urri zen, antza,
Joan urteko gaua hau berbera,
Ezen zama astunaz hona behera
Etorri nintzala... hemen behera...
Urteko gauretarik gaua hau bera.
Ah, zein demoniok narritatu nau?
Orain ezagun, Aubergo laku latza,
Weirgo ert lurralde lainotsu hau!
Ongi ezagun ere: urmael hotza
Ta odol-xurgaleen basa eremu hau!"