inprimatu
Lizardi! Lizardi!
Izenburua:
Lizardi! Lizardi!
Sinadura:
Olasagasti, [Y.L.], I.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olasagasti, [Y.L.], I.E

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
626.zk.
Orrialdea:
1

Lizardi! Lizardi!

 

Y.L. Olasagasti'tar I.E.

 

 Gaur goiz-goiz, adartxuan

 Ziñan, abeslari,

 Nora egatu zera

 Enetxo Lizardi?

 Arratsaldia eldu

 Ta an zu ez agiri.

 Geigo ez etorriko

 Txoriñua guri?

 

 Laxter da udaberria,

 Ba-datoz txoriak.

 Baso, zelai barrena

 Kirkil txit alaiak,

 Pago eta aritzetan.

 Erne osto oriak.

 Ta, zu berriz igesi

 Utzirik guztiak?

 

 Urretxindorra iges

 Aize zakar beltza.

 Bai eta astindu ere

 Adarreko txotxa.

 An dijoa txoria,

 Bai txuri egatsa!

 Mokuan daramazki

 Ainbat abestitza.

 

 Zugaitzak, berriz ere

 Zu artzeko pozik.

 Zuri entzutearren

 Gu ao txabalik.

 Txantxangorriya kuxkur

 Zure adarretik...

 ¡Ez diguzu jalkiko

 Berriz abestirik?

 

 Gaur goiz-goiz, adartxuan

 Ziñan, abeslari,

 Nora egatu zera,

 Lizardi, Lizardi?

 Txotx garaiena nun dun

 Txoriak ba-daki:

 Zu ere Yaurerrira

 Egan ziñan aurki!

 


inprimatu