inprimatu
Nere maitea
Izenburua:
Nere maitea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
101.zk.
Orrialdea:
3

Nere maitea

 

 Maite bakar bat daukat

 Guztiz maitea

 Maitalerik maitena

 Biotz Jabea.

 

 Beti nerekin dabil

 Egun gauetan

 Naiz neke-lan artean

 Naiz atsedetan.

 

 Eder-ederrenetan

 Bera ederrena.

 Azkar-jakintsuetan

 Da jakiñena.

 

 ¡Goizeko izar garbia

 bai dala argia!

 Bañon onen aldean

 Bera da euzkia.

 

 Jaun ta errege izanarren

 Guztiz da apala

 Berdin maite ditu ta

 Txiro ta jauna.

 

 ¿Nork emango dit bada

 Berak bezela

 Janari ta edaritzat

 Gorputz odola?

 

 Gorde nai dituentzat

 Apa gozoak

 Maitakeri lizunak

 Laztan beroak.

 

 Gurutzean emanik

 Nitzaz bizitza

 ¿Nork, eskeñi gañera

 Bere biotza?

 

 ***

 

 Urrun, urrundu zaizte

 Biotz lurtarrak ..

 Betiko ixten dizutet

 Biotz-sarrerak.

 

 Maitetxo bat nik daukat

 Biotz Jabea

 Maitalerik maitena

 Jesus maitea.

 


inprimatu